Torres lehendakariordea Euskadiko UGT sindikatuko ordezkariekin bildu da
Mikel Torres lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua Euskadiko UGT sindikatuarekin bildu da oraingoan.
CCOOren ostean, Torresek bilera adeitsua izan du Eusko Jaurlaritzaren egoitzan sindikatuko ordezkariekin, Raúl Arza idazkari nagusia buru zutela. Saileko hiru sailburuordeak ere izan dira: Elena Perez Barredo (Lana eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Inklusioa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak).