Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Vitoria-Gasteizek hartuko du NBEk Rio de Janeiron egingo duen biltzarraren aurreko nazioarteko bilera (Río+20)

2012.eko martxoak 10

Euskadik, Estatu eta Eskualdeetako aliantza honen Europako presidentzia partekatua duenak, eko-berrikuntzaren eta energia-estrategien inguruko bere azken aurrerapenak ere aurkeztuko ditu

Eusko Jaurlaritzak eta The Climate Group-ek mintegi bat antolatu dute Vitoria-Gasteizen, elkartearen zuzendaritza taldearen bileraren harira. Bertan ingurumen eta energia-industria arloko adituek -munduko toki ezberdinetatik etorriko dira (Hegoaldeko Australia, Quebec, Bretainia, Iparraldeko Renania edo KwaZulu Nataletik)- teknologia berrien eta ingurumenarekin lotutako jardunbide egokien epizentro bihurtuko dute Euskadiko hiriburua martxoaren 15ean eta 16an.

The Climate Group irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, 2004. urtean sortua eta munduko konpainia handienetan berrogeita hamar baino gehiago eta eskualde nahiz tokiko gobernuak biltzen dituena. Talde horretako kideek munduko BPGd-aren %15 ordezkatzen dute. Euskadira egingo duten bisitari dagokionez, Europa Biltzar Jauregian izango den nazioarteko bilera hori Estatu eta Eskualdeetako aliantza honentzako mugarri izango da, Rio+20 goi-biltzarrerako bidean.

The Climate Group-eko eskualdeetako gobernuetako ordezkariek, gainera, beren zuzendaritza taldearen bilera egingo dute. Bertan landuko dituzte Estatuen eta Eskualdeen munduko goi-biltzarrean (Nazio Batuek Rion izango duten goi-bileraren aurretik) aurkeztuko diren estrategia komunak.

Halaber, The Climate Group-eko delegazioak eta euskal enpresen ordezkariek aukera izango dute hainbat alorrari buruz eztabaidatu, beren esperientziak aurkeztu eta lankidetza bilatzeko, hala nola eko-diseinua, eraginkortasun energetikoa, eko-berrikuntza, estrategia energetikoak, ibilgailu eletrikoa edota sare adimendunei buruz.

Ostiralean, delegazioak Euskadin dauden instalazio aitzindarietako batzuk bisitatuko ditu. Esaterako, Mutrikuko olatuen energia-instalaziora joango dira (iaz ireki zen eta Europa osoan ezaugarri horiek dituen lehena da), IBIL control-zentrora (ibilgailu elektrikoak kargatzeko sarea) eta baita Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak lideratzen duten sare elektriko adimendunen egitasmoa ezagutzera.

Lehendakariaren funtzioa

2011ko azaroan Patxi Lopez lehendakariak The Climate Group-eko presidentekide izatea onartu zuen. The Climate Group-eko zuzendari exekutibo Mark Kenber Webber-ek orduan adierazi zuenez, "Euskadi buru da klima aldaketaren kontrako borrokan". Kenberren arabera, "arrisku bat ez ezik aukera ere bada klima aldaketa finantza eta enpresa-sektorearentzat eta gobernuentzat, ikuspegi estrategikoa badute".

Presidentekide bezala, lehendakaria elkartearen zuzendaritza taldeko buru ere bada (Quebec-eko gobernuarekin batera) eta, gainera, ibilgailu elektronikoa mundu osoan sustatzen duen EV-20 nazioarteko lan-taldearen (The Climat Group-en barruan dago) sortzaileetako bat da.

 

6 iruzkin
  • @Pedro_Sustacha
    2012.eko martxoak 16

    Comentario de Twitter:
    Vitoria-Gasteiz albergará la reunión internacional previa a la cumbre Río+20 de la ONU.. http://t.co/tKy5pt9B

  • @KikeUriarte
    2012.eko martxoak 13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Vitoria-Gasteiz to host the international meeting prior to the Rio+20 UN summit . http://t.co/tfLPQLdy

  • @AlburenSL
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Vitoria-Gasteiz albergará la reunión internacional previa a la cumbre Río+20 de la ONU. http://t.co/tQ9ArIdU

  • @XabiGV
    2012.eko martxoak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Vitoria-Gasteiz albergará la reunión internacional previa a la cumbre Río+20 de la ONU. http://t.co/tQ9ArIdU

  • @twittoria
    2012.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @XabiGV Vitoria-Gasteiz albergará la reunión internacional previa a la cumbre Río+20 de la ONU #eco #in http://t.co/Do5r0L1y

  • @XabiGV
    2012.eko martxoak 10

    Comentario de Twitter:
    Vitoria-Gasteiz albergará la reunión internacional previa a la cumbre Río+20 de la ONU #eco #in http://t.co/LnTFaU5w

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu, Bernabé Unda