Dekretu-proiektua, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak diruzlaguntzak arautzen dituen 57/2018 Dekretua aldatzen duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Justizia eta Giza Eskubideen Sailak eskerrak eman nahi dizkie aurretiazko kontsulta publikoaren fasean parte hartu duten pertsona eta elkarteei, emandako arretagatik.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, dekretua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien bidez, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian; horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritziak bildu dira.
Horretarako ezarritako epea igaro eta lehen aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, dekretua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta saileko sailburuak aldez aurretik onartu beharko du.