Elkarlan Sariak
qrcode

Torres lehendakariordeak bilerak hasi ditu LABeko ordezkariekin

2024-09-02

Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburu Mikel Torresek EAEko gizarte-eragileekin bilerak hasi ditu, XIII. Legegintzaldiko mugarri eta erronka nagusiak jorratzeko, bai eta sailak 2025eko aurrekontuetarako dituen lehentasunak ezartzeko ere.

Torresek, Elena Perez Barredo (Lana eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Inklusioa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak) bere hiru sailburuordeekin batera, LAB sindikatuko ordezkariak hartu ditu Eusko Jaurlaritzaren egoitzan: Garbiñe Aramburu, bere koordinatzaile nagusia, eta Oihana Lopategi, ekintza sindikaleko arduraduna.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-09-02

    Comentario de X:
    Torres Lehendakariordeak euskal gizarteko eragileekin bilerak hasi ditu, LAB sindikatuko ordezkariei harrera eginez.

    🔗 @Irekia https://t.co/i3YDaFZ3fj https://t.co/aI1lux0j9m

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-09-02

    Comentario de X:
    El Vicelehendakari Torres inicia la ronda de contactos con los agentes sociales vascos recibiendo a los representantes del sindicato LAB.

    🔗 @Irekia https://t.co/MNtoXYNs8E https://t.co/0BOMDOwfYZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak