Raul Perez Iratxeta, Legazpiko Gipuzkoako Artzain Egunean
- Juan Yaben, Juan José Ezkurra, Joaquín Ezkurra eta Milagros Oiartzabali omenaldia
Legazpi, 2024 09 01
Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuorde Raúl Pérez Iratxeta Artzain Egunean izan da gaur goizean, Legazpin. Latxa ardiaren, Idiazabal gaztaren eta artzain txakurren inguruan garatu da programa.
Gainera, Amerikako artzainak diren Juan Yaben, Juan Jose Ezkurra eta Joaquin Ezkurrari eta sektorean erreferentzia den Milagros Oiartzabali omenaldia eskaini diete. Hainbat lehiaketa, gazta eta sagardo dastaketa, artisautza, gaztandegi tailerra, ardi eskileoaren erakustaldia, ardi erakusketa eta ardi haragiaren lehiaketa izan dira jardunaldiaren amaieran.
Gaur arratsaldean, 17:30ean, Urtatzako zelaian, urtegira bidean, Gipuzkoako 55. Artzain Txakur Txapelketa ospatuko da. Parte-hartzaileak: Migel Arregiren LAGUN. Oñati; Migel Arregiren GOIZ. Oñati; Jose Mari Bengoaren KIXKI. Oñati; Jose Maria Bengoaren ZEU, Oñati; Jesus Maria Plazaolaren BAT. Arrasate; Aitor Tatoren BAT. Ataun; FIDEL Aitor Tatorena. Ataun; Jabier Zubiaurreren MENDI. Mutriku eta ARGI, ere bai Jabier Zubiaurena