Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria “ziur” dago Bizikidetzarako Ponentzia adostasunez jarriko dela martxan

2012.eko martxoak 12

Patxi Lópezek ohartarazi du ezker abertzaleak ez duela ponentzian parte hartuko “protagonismoa” soilik nahi badu

Lehendakariak esan du “porrot irudia” helarazi dela egia ez den arren; izan ere, “alderdi guztiak, UpyD eta EA izan ezik, hasieran ados zeuden ponentziaren eraketarekin eta bere helburuekin”, erantsi du. Jaurlaritzaren buruak adierazi du Legebiltzarreko talde guztiak foro hori martxan jartzeko ados jartzea nahi duela, baita Aralar ere, bertan “bi alde daudela ematen duen” arren argi baitute ponentzia eta bere edukia.

Radio Euskadiko elkarrizketan, lehendakariak egungo krisi ekonomikoa ere izan du hizpide. Lópezen arabera, Euskadin “gauzak beste modu batera egin daitezkeela frogatzen ari gara”, Eusko Jaurlaritzak “ez baitu zerbitzu publiko bakar bat ere murriztu; alderantziz, hezkuntzaren eta osasunaren arloetako prestazioak areagotu ditugu, eta, gainera, gure historiako elkartasun politikarik handiena ari gara egiten, gizarte-laguntzetara bideratutako baliabideen %67 areagotu baitugu, aurreko Gobernuarekin alderatuta". Horren harira, Eusko Jaurlaritza baliabide publikoak erabiliz euskal enpresentzako laguntzak martxan jarriz ekonomia sustatzeko egiten ari den lana ere azpimarratu du. Horrez gain adierazi du Euskadik zerga-politika “desberdin” bat behar duela, baina batzuek “ezetz diote”, erantsi du.

ETAko presoak hurbiltzeari dagokionez, Patxi López lehendakaria "ziur" dago Espainiako Gobernuak “gai horren inguruan Estatu-mailako ikuspegi bat” mantenduko duela, “kartzela politika Euskadin garai berria finkatzen laguntzen duen pieza bat baita”, eta, beraren ustez, arlo horretan “zerbait mugituko da”.

Iruzkin bat
  • @gpsv_parlamento
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari, "convencido" de que la Ponencia para la Convivencia se pondrá en marcha de forma consensuada http://t.co/bAg77Oqc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)