Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Teknologia berrien agerpenak eragindako errotikako eraldaketa izango du aztergai Hiritar Digitalen Nazioarteko III. Kongresuak

2012.eko martxoak 12

Arlo tematiko berriak eta ekitaldi paraleloak izango dira hirugarren edizioan, Informazioaren Gizartearen gaineko ikuspegi globala eskaintzeko asmoz

Hiritar Digitalen Nazioarteko III. Kongresuaren ardatza teknologia berrien agerpenak esparru guztietan eragin duen errotikako eraldaketa izango da. Izan ere, teknologia berrien etorrerarekin, gizarteak baztertu egin behar izan ditu ziurtzat ematen zituen hainbat uste, eta kontzeptu nahiz ideia berriak txertatu behar izan ditu hainbat sektoretan; besteak beste, hezkuntzan, enpresetan, lehiakortasunean, gobernantzan, ekintzailetan eta harreman sozialetan

Aurtengo Kongresuaren izenburua «Ahanzten ikasten» izango da. Hirugarren edizioa izango den honetan, ekitaldi paralelo batzuk ere antolatuko dira, parte-hartzaileei bizi garen gizarte/sare berri honetako hainbat alderdi sakontasun handiagoz ezagutarazteko, ukaezina baita hiritarrek, enpresek, ikastetxeek eta, oro har, gizarte osoak testuinguru eta jokamolde berrietara egokitu beharra daukatela.

Hiritar Digitalen Nazioarteko III. Kongresua maiatzaren 8an eta 9an izango da, Donostiako Kursaal jauregian. Jardunaldia Gipuzkoako hiriburuan kokatzean, nazioartean erreferente bihurtu nahi du Donostiak gai honi dagokionez (informazioaren teknologiei buruzko debatea, eta teknologia horiek gizartean duten oihartzunaren inguruko eztabaida). Mundu osoan ezagun diren adituek euren esperientziaren berri emango dute, elkarren artean egoera honen inguruan eztabaidatzeko zein hausnartzeko, eta sortzen dituen aukerak ezagutzeko eta aprobetxatzeko.

Erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzari esker, errotzen ari da Kongresua. Ondoko hauek ditu babesle: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Adegi, Deusto Fundazioa eta Gobernantza Demokratikoaren Erakundea.

Hiritar Digitalen Nazioarteko Kongresuak lau arlo nagusi izango ditu aurten: Hedabide sozialak, Enpresa eta lehiakortasuna, 2.0 Hezkuntza, eta Gobernantza eta hiritarrak. Hedabide sozialetan aditu direnek hedabide horien erabilerari dagokionez (pertsonala edota enpresaren arlokoa) dauden azken joerak aurkeztuko dituzte, eta, bestek beste, horrelako alderdiez mintzatuko dira: komunitateak nola sortzen eta dinamizatzen diren, hiritarrak mobilizatzeko zenbateko indarra daukaten, eta zer ezaugarri dituen haien eraginez sortu den prosumer kontsumitzaile mota berriak.

Enpresari eta lehiakortasunari buruzko hitzaldietan, negozioei aplika dakizkiekeen IKTen joera, dinamika eta tresna berriek ematen dituzten aukerak ezagutaraziko dituzte. Era berean, adieraziko dute nola aprobetxa daitezkeen teknologia horien ahalmenak salmentak handitzeko eta enpresaren ospea herritarren nahiz lehiakideen artean zabaltzeko. Horrez gain, hainbat espezialista ere izango dira Kongresuan, tresna berriek eskaintzen dituzten aukeren bidez ekintzailetza modu berriak bideratzen dituzten estrategiak azaltzeko.

Hezkuntzaren arloan, teknologia berriek ikaskuntza-prozesuetan eta irakasleen eta ikasleen arteko harremanetan eragin dituzten aldaketei buruz arituko dira hizlariak, bai eta indarrean dauden ikastetxe- eta unibertsitate-eskemetan bultzatu dituztenez ere. Gobernantzaren atalean, bestalde, Gobernu Irekien kontzeptuak izango dituzte aztergai; alegia, gardentasunaren aldeko politikak eta tresnak sortzea, enpresek eta hiritarrek Administrazioaren erabakietan parte har dezaten. Era berean, fenomeno sortu berri batzuen inguruan ere mintzatuko dira; hala nola datuen kazetaritzaz eta finantzaketa kolektiborako plataformez.

Hitzaldi-zikloaz gain, hainbat ekintza paralelo ere izango dira Hiritar Digitalen Nazioarteko III. Kongresuan, informazioaren teknologiekin lotuta dauden eta garrantzi berezia daukaten alderdietan sakontzeko asmoz. Horrenbestez, #CICD STARTUP COMPETITION ekimena antolatuko du, ekintzaileen proiektuak inbertitzaileen epaimahai bati aurkeztu ahal izateko; horrela, bultzada emango zaio ekintzailearen figurari, eta baldintza egokiak sortuko dira ekintzaileen proiektuak balizko inbertitzaileei ezagutarazteko.

Beste aukera bat OPEN DATA EUSKADI EGUNA izango da: hainbat jarduera izango dira egun horretan, Euskadi Europa osoan herrialde eredugarria dela ospatzeko, Gobernu Irekiaren alde egin duen apustuaren kariaz.

Edonola ere, astialdirako eta networking-erako aukerak ere izango dira Kongresura bertaratuko direnentzat; besteak beste, jada ezagun den COCKTAILS&JAZZ, berrikuntzaren aldeko apustua CLOUD GASTRONOMYren bidez, eta beste hainbat ekintza. Hori guztia, gure ingurunea ulertzeko modu berriari eta etengabe aurrera egiten ari den fenomenoari eskainitako bi jardunaldiak ezin emankorragoak izan daitezen.

7 iruzkin
  • @AlbertoCalera
    2012.eko apirilak 03

    Comentario de Twitter:
    El III CICD analizara la radical transformacion ejercida por la irrupcion de las nuevas tecnologias http://t.co/If76RwD4

  • @amador_gg
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    III Congreso Internacional Ciudadania Digital: la irrupcion de las nuevas tecnologias http://t.co/qGEPWqZH #ogov #egov #gov20 #opendata

  • @IrantzuBust
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    El IIICongreso Internacional Ciudadania Digital analizara la radical transformacion ejercida por las nuevas tecno http://t.co/hNYYaDd5

  • @gongaru
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @jcampanillas: Se ha presentado III Congreso Internacional Ciudadanía Digital http://t.co/3a6w2vnL cc @congresocicd

  • @jcampanillas
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    Se ha presentado el III Congreso Internacional Ciudadanía Digital http://t.co/tmKbiTmS "aprendiendo a desaprender" cc @congresocicd

  • @fedexdada
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    Lanzaron el III Congreso Ciudadanía Digital, que será el 8 y 9 de mayo. Aprendiendo a Desaprender http://t.co/uKLZ9Sv8 via @Irekia_News

  • @gcorreszamacola
    2012.eko martxoak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Presentación del III Congreso Ciudadanía Digital. http://t.co/7RXrpB89

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mónica García, Nagore De los Rios, Juan Goicolea