Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak Jesús Loza Bizikidetzarako eta Memoriarako Komisionatu izendatu du

2012-03-09

Lehendakariak gaur jakinarazi die Eusko Legebiltzarreko indar politikoen ordezkariei Jesús Loza Aguirre Bizikidetzarako eta Memoriarako komisionatu izendatzea erabaki duela. Hori da, hain zuzen ere, joan zen ostegunean iragarri zuen kargu berria, Jaurlaritzaren arlo horretako politika gauzatu eta koordinatzeko sortu dena.

Lehendakariaren ustez, Jesús Loza da zeregin horretaz arduratzeko pertsonarik egokiena, bere ibilbide politiko nahiz profesionalagatik, baita terrorismoaren biktimekiko eta askatasunaren alde duen jarrera eta konpromisoagatik.

Loza Aguirre, mediku hematologoa ogibidez, PSE-EEren ordezkaria da eusko legebiltzarrean, baita lehenengo idazkari ere. Era berean, Terrorismoaren Biktimen eta Giza Eskubideen Urraketen Biktimen legebiltzarreko ponentziako kidea da. Arabako Gizarte Ongizateko foru diputatu eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Gaietako sailburuorde izana da. Gaur egun, Fernando Buesa Blanco Fundazioaren presidenteordea da.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @Javiviz
    2012-03-09

    Comentario de Twitter:
    Jesús Loza me parece un tipo estupendo, pero su nombramiento como Comisionado para la convivencia me deja perplejo. http://t.co/QVItMhmc

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)