Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

‘En Tierra de Sueños’ saritu dute Berlineko zinema eta turismo jaialdian

2012.eko martxoak 09

"Villa Lucia" Ardoaren Erakustokiak ekoiztutako 4Dko esperientzia saritu dute "Herrialdeak eta Eskualdeak" izeneko kategorian

ITB Turismoari buruzko Nazioarteko Azokaren esparruan, Berlineko Zinema eta Turismoaren Nazioarteko Jaialdiaren -The Golden City Gate Berlin  Festival (Goldeness Stadttor)- sariak eman dira, eta 'En tierra de sueños' 4Dko esperientziak irabazi du "Herrialdeak eta Eskualdeak" izeneko kategorian. Isabel Muela Eusko Jaurlaritzaren Turismoko zuzendari nagusia bertaratu zen sariak banatzeko Berlineko ITBren azoka-aretora, ITB Cinema pabiloian, martxoaren 8an (osteguna) egin zen ekitaldira.

'En tierra de sueños' 4Dko esperientziari, hots, Vinfos-ak (ardoaren iratxoak) protagonista dituela Arabako Errioxan zehar bidaia magiko bat egitea proposatzen duen esperientziari, 'Das Goldene Stadttor' saria emango diote gaur, ITBren -International Tourism Bourse- esparruan, Berlinen egun hauetan gauzatzen ari den Berlineko Zinema eta Turismoaren Nazioarteko Jaialdian. "Villa Lucia" Ardoaren Erakustokiak produzitutako 4Dko esperientzia saritu dute "Herrialdeak eta Eskualdeak" izeneko kategorian.

Euskal proiektuari sari hori eman diote Alemaniako zinemaren eta turismoaren arloko azoka ospetsuaren hamaikagarren edizioan; era berean, jaialdi hori Turismo Zinemaldien Nazioarteko Batzordeko (CIFFT) kide da. Deialdi honetan 30 herrialdek baino gehiagok hartu dute parte sei kategoriatan. Nazioarteko epaimahaia Alemaniako zinema-ekoizleen elkarteen federazioaren ordezkariek, turismoko adituek, ekitaldien antolatzaileek, aktoreek, turismo-marketineko profesionalek eta turismo-arloko managerrek osatze dute, besteak beste.

Sariak banatzeko ekitaldira, hots, 2012ko martxoaren 8an (osteguna) gauzatu zen ekitaldira proiektuaren ekipoko eta "Villa-Lucia" zentroko ordezkariak bertaratu dira, baita Eusko Jaurlaritzaren zuzendari nagusi Isabel Muela andrea eta Joseba Larrinaga Basquetourreko komunikazio-zuzendaria ere.

Sari berri hori 2011n lortutako sariei gaineratu behar zaie; esate baterako: Hollywoodeko 3D Film Festival deituriko jaialdian emandako 'The Best of the Fest 3D Shorts' saria; Napa Valley ekitaldiko Wine Country Film Festival deiturikoan emandako 'Technology in the service of Art' saria; Portugaleko Art&Tur deituriko jaialdiko '3Dko film hoberena' eta 'Landa Turismoko Film Hoberena' sariak; eta Hiriburuen eta Mahasti Handien Sarearen Ardogintzako Turismoaren 'Best Of' saria.

'En tierra de sueños' proiektu osoa -Ezequiel Degastaldik zuzendu du artearen esparruan, Enrique Urdánozek esparru teknikoan eta Grupo Bullita-ek koordinazioren arloan- Arabako Errioxan egin da, domotikako teknika berrienak, 4D efektuak, irudi errealen aireko grabazioa hiru dimentsiotan, mugimendua harrapatzeko kamera esteoroskopikoak erabiliz, eta horrekin guztiarekin efektu sentsorialak benetako irudiarekin eta ordenagailu bidez sortutako irudiarekin (animazioa) bateratzen dituen muntaketa bat osatu da. Proiektu horretan 600 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte eta interpretazio artistikoan honako euskal aktore hauek nabarmendu behar dira: Verónika Moral, Txema Blasco eta Juanjo Monago.

Villa-Lucia Ardoaren Erakustokiari buruz.

Karpa klimatizatuak, lorategi-zona handiak, jatetxea, cateringa, konbentzioen zentroa eta museoa biltzen dituen diziplina anitzeko gune hori Guardiako Hotel Villaren ondoan dago, Arabako Errioxaren erdi-erdian, eta ardoaren inguruko gaikako eremu elkarreragile bat osatzen du. Berritasun gisa, efektu sentsorialak dituen 4D areto esklusiboa aipatu behar da, non 'En tierra de sueños' deituriko 4D Esperientzia ematen den.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)