Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Euskal osasun-sistema osasunari lotutako 858 ikerketa-proiektu garatzen ari da, gaixotasunen tratamenduak eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko

2024-08-27

2023. urteko jardueraren memoria

  • 10 ikerketatik 4 onkologian eta neurologian egiten dira, eta gainerakoek hainbat espezialitate jorratzen dituzte, hala nola mikrobiologia, infekziosoak, psikiatria, digestio-aparatua, endokrinologia, arnasketa-aparatua edo kardiobaskularra, besteak beste
  • 3.000 profesional inguruk (% 67 emakumeak) parte hartzen dute Euskadiko osasun-arloko I+G+Bn. % 73 Osakidetzako langileak dira, % 16 BIO sareko institutuetakoak, eta % 9 UPV-EHUkoak.

Euskadiko osasun-sistemak osasun-arloko 858 ikerketa-proiektu ditu aktibo; horien helburua da urratsak ematea, bai gaixotasunen diagnostikoan eta tratamenduan, bai pertsonen bizi-kalitatearen hobekuntzan. Proiektu horietatik guztietatik 51 europarrak dira.

2023an BIO (Berrikuntza Ikerketa Osasuna) sareak egindako I+G+B jarduerari buruzko urteko memoriaren datuak dira; sare hori Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Biosistema Osakidetzako osasun-ikerketako institutuek osatzen dute, BIOEFek koordinatuta.

Iazko txostenaren arabera, 10 ikerketatik 4 onkologiaren eta neurologiaren arlokoak dira, eta gainerakoak, berriz, honako espezialitate hauetakoak: mikrobiologia eta gaixotasun infekziosoak; psikiatria, digestio-aparatua eta gibeleko gaixotasunak; endokrinologia; arnasketa-aparatua; edo kardiobaskularra, besteak beste.

Memoriaren arabera, 2.963 pertsonak parte hartzen dute Euskadin osasun-ikerketan, sistema ireki baten esparruan, eta presentzia zabala eta garrantzitsua du tokiko, estatuko eta nazioarteko sare eta plataformetan.

Nabarmentzekoa da 10 ikertzailetik ia 7 emakumeak direla, eta proportzio hori sendotu egin da azken urteetan.

Ikertzaileak Osakidetzako (%73), institutuetako (%16) eta UPV-EHUko (%9) profesionalak dira gehienbat. 

Iaz, Euskadi 877 ikerketa klinikotan inplikatuta egon zen, 140 proiektutan parte hartu zuen hirugarren eragileekin lankidetzan, eta kalitatezko ekoizpen zientifikoa sortu zuen, 1.699 argitalpen aipagarrirekin.

Produkzio-sarera transferitzeari dagokionez, euskal osasun-sistemako ikerketa-emaitzen zorroak 63 garapen barne hartzen ditu, eta horietan 31 patente-arlo dituzte.

Osasun Ikerketako Institutuen aurrekontua 37,98 milioi eurokoa izan zen 2023an, eta horietatik % 50 inguru osasun-sistematik kanpoko finantzaketaren bidez lortu zen.

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Alberto Martínezek eskerrak eman dizkie osasuneko I+G+B-ren esparruan parte hartzen duten pertsona guztiei, egiten duten lan horrek guztiak ahalbidetzen duelako lortutako aurrerapenak praktika klinikora eramatea, hau da, pazienteen osasunerako eta ongizaterako onurak ekartzea, bai lehen mailako arretan, bai arreta espezializatuan. Ildo horretan, gogorarazi du berriki egindako ikerketek erakusten dutela ospitaleetako eta lehen mailako arretako ikerketa-jardueraren gorakadak eragin zuzena duela pazienteek ospitalean duten egonaldiaren murrizketan.

Sailburuak, halaber, pazienteen elkarteak osasun-ikerkuntzan sartzeko konpromisoa berretsi du, etengabeko lankidetza-esparru batean eta ikuspegi partekatu batekin, Lehendakariak bultzatutako Osasunari buruzko Euskal Itunak aurreikusten duen bezala.  

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @OsasunEJGV
    2024-09-03

    Comentario de X:
    El sistema sanitario vasco desarrolla 858 proyectos de investigación en salud para mejorar los tratamientos de enfermedades y la calidad de vida de los y las pacientes

    https://t.co/s1CiICEGFD https://t.co/zINFqr8H3o

  • Argazkia SN Robot
    @OsasunEJGV
    2024-09-03

    Comentario de X:
    Euskal osasun-sistema osasunari lotutako 858 ikerketa-proiektu garatzen ari da, gaixotasunen tratamenduak eta pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko

    https://t.co/jdZSGN5GmR
    @Irekia https://t.co/idwrV633RE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan