Elkarlan Sariak
qrcode

Ibone Bengoetxeak: "Helburua gure osasun sistema hobetzea bada, ziur nago akordio bat posible izango dela"

2024-08-21
  • Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxea elkarrizketatu dute gaur goizean Onda Vasca irratian. Elkarrizketan gaurkotasuneko gaiak errepasatu dituzte, baita Sailari lotutakoak ere
  • Lehendakariordeak Eusko Jaurlaritzak ezberdinen arteko akordioak lortzeko egin duen apustua azpimarratu du, Euskadik dituen erronkei erantzun ahal izateko. Erronka horien artean osasuna, etxebizitza, enplegua eta autogobernua nabarmendu ditu
"Osasuna lehentasuna da", ziurtatu du lehendakariordeak, eta lehendakariak irailaren 5ean gai horri lotutako Herrialde-Ituna lortzeko proposatu zuen mahaia ekarri du gogora. "Akordioak lortzeko jarrera behar da", eta, ildo horretan, helburua gure osasun sistema hobetzea bada, "ziur nago akordio bat posible izango dela", adierazi du.

Politikarekiko desafio handiko une sozial batean, lehendakariordeak desberdinen artean entzutea eta akordioak bilatzea defendatu du. Testuinguru horretan kokatu du Pradales lehendakariaren proposamena Itun Etikoa lortzeko. Bengoetxearen ustez, "erronka hori ez da ona herrialdearentzat, ezinegona eta beldurra sortzen baitu, eta pertsonen zerbitzura jardunez politikak maiuskulaz egitearen alde dago". "Lehendakariak berak zehaztuko du itun horren edukia laster", gaineratu du.

Autogobernuari dagokionez, legegintzaldi honetan transferitzeke dagoen karpeta behin betiko itxi behar dela azpimarratu du.

Bere Sailarekin lotutako gaiei buruz galdetuta, euskararen erabilera soziala areagotzea jarri du helburu, espazio berrietan presentzia irabaziz, hala nola aisialdian, kirolean, lan-eremuan edo eremu digitalean. Euskarari lotutako epaiei dagokienez, sailburuak hizkuntza-eskubideekiko konpromisoa agertu du, "jendea nahi duen hizkuntzan artatzeko betebeharra baitugu".

Azkenik, kultura "gure herriaren arima" dela defendatu du sailburuak, eta ikusgarritasun handiagoa emateko eta talentu sortzaile berriak sortzeko lan egingo du. Fiskalitatearen eremutik ere begirada desberdina merezi duen jarduera berezi bat garatzen duten artisten kolektiboak aipatu ditu, eta, horregatik, gai horri heltzeko aldundiekin hitz egin duela iragarri du.
2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-08-22

    Ikasketak dira, sakrifizioa eta bokazioa eskatzen dute, eta askotan ez dira oso sarituak; ahalegin erlatiboarekin lanbide batzuk gehiago irabazi behar dituzte, lan fisikoa ikusten ez den beste batzuk baino, eta lan mentala ebaluatzen zailagoa da, nahiz eta lan fisikorik ez dagoela nabaritzen den.

  • Argazkia Xaver
    2024-08-22

    Son estudios requieren sacrificio y vocación y muchas veces poco recompensados, deben de ganar más algunas profesiones con esfuerzo relativo frente a otras con más esfuerzo donde no se ve el trabajo físico y el mental es más difícil de evaluar aunque se nota su ausencia no se valorara adecuadamente.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak