Eraikinetan telekomunikazio azpiegiturak hobetzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik
- Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren bidez kudeatutako laguntzek % 100eko dirulaguntza emango dute telebista digitalaren, irrati difusioaren eta Interneteko banda zabal ultra-azkarraren azpiegiturak hobetzeko
- Jabeen erkidegoek euskadi.eus webgunearen bitartez aurkeztu beharko dute eskabidea
Gaurtik aurrera, auzokideen erkidego eta sektore publikoko erakunde guztiek dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute, beren eraikinetan irrati difusioko, telebista digitaleko eta/edo Interneteko banda zabal ultra-azkarreko telekomunikazio azpiegiturak hobetzeko. Laguntza programa hau Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren bidez kudeatzen da, eta 3.904.485,38 milioi euroko zuzkidura du, Europar Batasuneko Next Generation Berreskuratze eta Erresilientzia Planaren bidez finantzatuta, eta 390 jabe erkidegotan esku hartzea espero du.
Jabeen erkidego bakoitzak kostuaren % 100eko dirulaguntza jasoko du, beti aurkeztutako fakturan agertzen denaren arabera. 2000. urtea baino lehen amaitutako eraikinek jaso ahal izango dute dirulaguntza. Aurreikusitako laguntza kasu bakoitzean, gehieneko zenbatekoa honako hau izango du:
- 800 €-ra arte, instalazio oso bat egiten denean,
- 000 €-ra arte, esku hartzea partziala bada, hau da, antenik edo bestelako ekipamendurik ez badu , eta
- 975 €-ra arte, esku hartzea banda zabal ultra-azkarreko azpiegitura instalatzeko edo egokitzeko denean soilik
Era berean, ekimen honi esker, kablez betetako fatxada batzuen itxura hobetu ahal izango da. Baita beste aparatu batzuena ere, hala nola antenena edo erabiltzen ez diren beste osagai elektroniko batzuena, ingurumena errespetatuz kenduko direnak.
Jabeen erkidegoek Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1212602) aurkeztu beharko dituzte eskabideak, eta aurkezte hurrenkeraren arabera erantzungo zaie, funtsak agortu arte.