Birikietako Minbiziaren Europako Astea
qrcode

Amaia Barredok Andre Maria Zuriaren jai zoriontsuak opa dizkio Gasteizi, eta “bereziki lehen sektoreari hain lotuta dauden bertako 61 kontzejuetan bizi direnei”

2024-08-04
  • Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak San Migel elizako balkoian Zeledoni egindako harreran parte hartu du
  • Erakundeetako beste ordezkari batzuekin eta Nerea Melgosa, Susana García eta Javier Hurtado sailburuekin batera

VG 2024 08 04

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak San Migel elizako balkoian Zeledoni egindako harreran parte hartu du Euskadiko hiriburuko jaien hasieran, eta bertan zeuden, erakundeetako ordezkarien artean, besteak beste, Maider Etxeberria alkatea, Ramiro González diputatu nagusia, Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Nerea Melgosa, Susana García eta Javier Hurtado sailburuak ere.  

Barredok jai zoriontsuak opa dizkie gasteiztarrei eta arabarrei, eta “bereziki lehen sektorearekin lotura estua duten 61 kontzejuetan edo menpeko toki-erakundeetan administratiboki antolatuta dauden 63 hiriguneetan bizi direnei”.

Iñaki Kerejazu, San Viator ikastetxeko lehen hezkuntzako maisua, da Zeledon berria, Gorka Ortiz de Urbinaren ondorengoa.  Bere garaian Zeledon Txiki izan zen, eta Zeledoni Posta Kaletik San Miguel elizako balkoira igotzen laguntzen zion blusen hesian ere parte hartu izan du. Kerejazu Hegotarrak kuadrillako kidea da, eta gaur Ortiz de Urbinaren txapela jantzi du.

Zeledonen jaitsieraren ondoren, Amaia Barredo eta Nerea Melgosa San Migel elizan ospatu ohi diren Andre Maria Zuriaren Bezperetan izan dira.

Asteartean, Alazne Rubio eta Ioritz Esperanza izango dira Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren jaietan. Ioritz Txolintxo kuadrillako blusa da eta Alazne Gautarrak kuadrillako, Gasteizko kuadrilla gazteenetako bateko, neska. Biek 13 urte dituzte.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Kerejazu, Ramiro Gonzalez, Maider Etxebarria, Irma Basterra