Amaia Barredo traineru estropadako XLVI Getxoko Ikurrinan
- Tagak
- traineruak
- estropadak
- Emakumezkoen Euskotren Ligan Hondarribia, Hibaika, Cabo, Tiran Arraun Lagunak, Tolosaldea, Orio eta Donostiarra izan dira
- Gizonezkoen Euskolabel Liga, Lekeitiarra, Kaiku, San Pedro, Bueu. Donostiarra, Getaria, Ondarroa Cabo, Urdaibai, Zierbena, Orio eta Hondarribia.
- Goizean Getxoko ABE – XVI Ligako beteranoen estropada egin da, Portu Zaharreko ikurrina
- Arraun Lagunak eta Urdaibai: txapeldunak
- Alberto Tellitu´ri omenez
Getxo, Bizkaia, 2024 07 27
Amaia Barredok, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, XLVI Getxoko Estropaden Ikurriña - Agirre Lehendakariaren 20 Omenaldia estropadak ikusi ditu, emakumezkoen eta gizonezkoen modalitateetan, Getxon, Ereaga hondartzaren eta kirol-portuaren aurrean. Traineru Ligak Euskadiko, Galiziako, Asturiasko eta Kantabriako tripulazioak biltzen ditu.
Lehiaketa Algortako (Getxo) Inazio Deuna jaien barruan egin da. Goizean, Getxoko ABE – XVI Ligako Portu Zaharreko ikurrina beterano traineruen estropada egin da..
San Inazio jaien hasieran, Algortak eliteko traineruen arraunaren hitzordua bizi izan du. Eusko Label Ligak eta Euskotrenek Fan Zone izan dute giro-gune. Emakumezkoen-Getxoko Estropaden XVI. Ikurrina-J.A. Agirre Lehendakariaren XX. Omenaldia-, Euskotren Ligako bederatzigarren proba izan da. Donostia Arraun zen, hasiera batean, Tolosaldearekin eta Oriorekin batera, ziaboga batekin egindako bi ibilbide luzeetan faboritoa.
Amaia Barredok zoriondu egin ditu Amaia Agirre Getxoko alkatea, Borja Rodrigo TKE Ligako presidentea, Álvaro González kirol zinegotzia eta Mónica Lemona de Getxo Arraun Elkartea, klub antolatzailea.
Emakumezkoen Euskotren Ligak 1,5 itsas miliako distantzia izan du, edo 2.778 metro, 2 luze, ziaboga 1. Lehen txandan, Hondarribiak, Hibaikak, Cabok eta Tiranek jokatu dituzte. Bigarrenean Arraun Lagunak, Tolosaldea, Orio eta Donostiarra
Gizonezkoen Euskolabel Ligak -3 itsas milia edo 5.556 metro 4 luze eta 3 ziabogetan- bere lehen txandan Lekeitiarra, Kaiku, San Pedro eta Bueu izan ditu. Bigarrenean, Donostiarra, Getaria, Ondarroa eta Cabo. Eta hirugarrenean Urdaibai, Zierbena, Orio eta Hondarribiarekin.