NIK Patrika Digitala
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak harrera egin dio Sanchez Presidenteari Ajuria Enean

2024-07-26

Imanol Pradales Lehendakariak Pedro Sánchez presidentea hartu du gaur goizean Ajuria Enean, eta, bertan, bi agintarien arteko lehen bilera izan da.

Bilera giro adeitsuan egin da, eta bi gobernuen arteko harremanei heldu ahal izan diete, bai eta Estatuaren eta Europaren egoerari eta euskal herritarrentzat lehentasunezkoak diren zenbait gairi ere.

Lehen bilera horrekin, Imanol Pradalesek eta Pedro Sanchezek elkarrizketarako bideak ezarri dituzte, bi gobernuen arteko sintonia onari eusteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak