2022ko Gizarte Ekonomiaren Estatistikaren aurkezpena eta 2023ko aurrerapena
Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Elena Pérez Barredo, Gizarte Ekonomiako familien ordezkariekin bildu da gaur Gasteizen, 2022ko estatistikaren emaitzak jakinarazteko. Izan ere, susperraldi sozioekonomikoko ariketa gisa ikusi da, non Gizarte Ekonomia EAEko okupazioa baino erritmo handiagoan hazi den enpleguan ( % 6,1 eta % 3,8, hurrenez hurren).
Gizarte Ekonomiako zuzendari Jokin Diaz Arsuagak ere parte hartu du topaketan, eta bertan 2022an EAEn Gizarte Ekonomiak sortu dituen 93.608 enpleguak nabarmendu dira, hau da, biztanleria landunaren % 9,7. Era berean, bereziki garrantzitsua izan da Gizarte Ekonomiako enpresen eta establezimenduen kopuruari buruzko datua. Estatistika horren arabera, aztertutako urtean 3.941 enpresa eta 5.420 establezimendu zeuden. Bileran, gainera, 2023ko inkestari buruzko lehen iritziak aurreratu dira.
Gizarte Ekonomiako familien aldetik, CSCE, Konfekoop, Asle, Gizatea, EHLABE eta FUNKOko ordezkariek parte hartu dute, besteak beste.
-
2024-07-23
Comentario de X:
📊La #EconomíaSocial en #Euskadi ha crecido en empleo un 6,1% en 2022.👉La viceconsejera @Elenapeba ha dado a conocer los resultados de la estadística de 2022 a los representantes de CSCE, Konfekoop, Asle, Gizatea, EHLABE y FUNKO, entre otros.
-
2024-07-23
Comentario de X:
📊 Euskadiko gizarte-ekonomiako erakundeetako enplegua % 6,1 hazi da 2022an👉@Elenapeba sailburuordeak 2022ko estatistikaren emaitzen berri eman die, besteak beste, CSCE, Konfekoop, Asle, Gizatea, EHLABE eta FUNKO erakundeetako ordezkariei.
-
2024-07-30
Comentario de X:
📣 2022ko estatistikak erakusten du Euskadiko gizarte-ekonomiako erakundeetako enplegua % 6,1 hazi dela.Albiste osoa @Irekia👇
https://t.co/XIy8wo1kyF📷 Irekia
#EconomíaSocial #Euskadi #Empleo #TercerSectorSocialdeEuskadi #EuskadikoHirugarrenSektoreSoziala
-
2024-07-30
Comentario de X:
📣 La estadística de 2022 revela que la Economía Social en Euskadi ha crecido en empleo un 6,1%.Noticia completa @Irekia👇
https://t.co/bh55zkR4N9📷 Irekia
#EconomíaSocial #Euskadi #Empleo #TercerSectorSocialdeEuskadi #EuskadikoHirugarrenSektoreSoziala