Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak Gasteizko Udalari tokiko merkataritza dinamizatzeko emandako dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2024-07-23)
Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lankidetza-esparru bat ezarri du Vitoria-Gasteizko Udalarekin, Vitoria-Gasteizen merkataritza-lokalak dinamizatzeko plana abian jartzeko.
Proiektu pilotu berritzaile eta integral hau urtebetean zehar gauzatuko da. Kale batean, ardatz komertzial batean edo hiriko auzo jakin batean hutsik dauden merkataritza-lokalak suspertzea da asmoa. Ekimen honek kale, ardatz edo auzo horretako biztanleek eskatutako erabileren konbinazioa lortzeko merkataritza- eta zerbitzu-eskaintza osatzen du. Proiektu honekin, Gasteizko Udalak hiriaren garapen ekonomikoarekin eta dinamizazioarekin duen konpromisoa berresten du.
Zuzeneko dirulaguntzaren helburua Vitoria-Gasteizko merkataritza-sarea biziberritzeko hainbat ekintza biltzen dituen proiektu bat bultzatzea da. Ekintzen artean, merkataritza-ekintzailetzaren programa dago, sortu berri diren proiektuei prestakuntza eta tutoretza emateko, negozioen kokapenari eta espazio fisikoari buruzko aholkularitza emateko, eta merkataritzaren sektoreari zuzendutako enpresa-hazitegi bat aztertu eta abian jartzeko. Proiektua plan zabalago baten parte da, eta, horrez gain, hutsik dauden lokalei buruzko diagnostikoa, lehentasunez jarduteko eremuak eta erabilgarri dauden merkataritza-lokalak dinamizatzeko laguntza-programa ere jasotzen ditu.
Zuzeneko dirulaguntza horretarako aurreikusitako lankidetza 2024ko eta 2025eko ekitaldietan zehar luzatuko da. Epe horretan, udalerri osoan eskalatzeko behar den metodologia garatzea espero da, eta Sailarekiko lankidetza sendotzea, epe luzeko baterako proiektuetan. Plan honetarako 150.000 €-ko aurrekontua esleitu da. Funts horiek Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzaren aurrekontu-partidaren kontura emango dira.
Proiektu hau Bilboko eta Donostiako Udalekin onartutakoen esparruan kokatzen da, eta aukera paregabea dira hiri horietako merkataritza-sarea indartzeko, espazio hutsak biziberritzeko eta ekintzaileei zein finkatutako merkatariei aukera berriak eskaintzeko.
-
2024-07-23
Comentario de X:
🌟 Lanzamos, junto a @vitoriagasteiz , el Plan de Dinamización de Locales Comerciales para revitalizar los espacios comerciales vacíos de la ciudad, apoyando el emprendimiento y el desarrollo económico local. 🛍️💼 -
2024-07-23
Comentario de X:
🌟 Merkataritzako Lokalak Dinamizatzeko Plana abiarazi dugu @vitoriagasteiz -ekin batera, hiriko merkataritza-gune hutsak biziberritzeko eta ekintzailetza eta tokiko garapen ekonomikoa babesteko 🛍️💼