Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu beste behin ere Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako, “KSI Berritzaile+” Programaren barruan (Gobernu Bilera 2024-07-23)
- Deialdiaren helburua, Kultura eta Sormen Industrien sektorearen lehiakortasunean edo/eta nazioarteko posizionamenduan eragina duten berrikuntza potentzial handiko proiektuak sustatzea da.
Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du Euskadiko Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorean 2024-2025 aldirako potentzial berritzaile handia duten proiektuak garatzen dituzten enpresentzako diru-laguntzetarako deialdia egiten duen agindua. Guztira, 700.000 euro bideratuko dira bi ekitalditan, 350.000 euro 2024an eta beste horrenbeste 2025ean.
Laguntza horiek KSIen Berrikuntza Funtsaren barruan sartzen dira; programa hori, era berean, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren barruan dago. Euskadi Sortzailearen helburua da EAEko kultura eta sormen sektoreak garatzea, euskal empresa sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) dagokien lekua izan dezaten.
Zer proiektu lagunduko dira diruz?
- Produktua/zerbitzua, prozesua edo negozio-eredua berritzeko proiektuak, bereizketa eta balio instrumentala, intrintsekoa edo soziala dakartenak.
- Ernalketa gurutzatua sustatzen duten I+G+b proiektuak.
- KSIek 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko hiru trantsizioetako batekin lotutako I+G+b proiektuetan parte hartzea sustatzen duten proiektuak.
Eskaerak aurkezteko epea
Eskabideak aurkezteko agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera eta 2024ko irailaren 16a (barne) arte izango da.
Zer sektorek hartzen dute beren burua Sormen Industriatzat eta Industria Kutluraltzat (KSI)?
Honako sektore hauek hartzen dira KSItzat: Arte eszenikoak, Ikusizko arteak, Ikus-entzunezkoak, Edizioa eta bitarteko inprimatuak, Musika, Kultur ondarea, Arkitektura, Artisautza, Eduki digitalak, Diseinua, Sorkuntza gastronomia, Hizkuntzaren industriak, Moda, Publizitatea eta marketina eta Bideojokoak, bai eta KSI sektoreko zeharkako erakundeak ere, hau da, bitartekaritza eta/edo aholkularitza/aholkularitza kulturaleko eta sortzaileko enpresak.