Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lan-ikuskaritzak aurkitutako arau hausteen % 21 lanpostuetako segurtasun gabeziak dira

2012.eko martxoak 08

 

Lan-agintaritzak 55.656 kontrol-jarduketa gauzatu zituen 2011. urtean

 

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak 2011. urtean laneko segurtasun eta osasunaren arloan proposatutako arau-hausteen % 21 lanpostuko segurtasun‑baldintzetan aurkitutako gabeziengatik izan ziren. Joan den urtean lan-agintaritzak 27.594 zerbitzu-agindu amaitu zituen, eta horien % 42 salaketengatik izan ziren. 27.594 zerbitzu-agindu horiek izapidetzeko 55.656 jarduketa izan ziren eta, kasu bakoitza aztertu ondoren, 2.376 zehapen jarri ziren.

 Sonia Perez Ezquerra Laneko sailburuordeak ondokoa adierazi du Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren jarduera balioesteko: "jarduera ekonomikoa murriztu den arren, ikuskariek eta ikuskariordeek lanean jarraitu dute, bai salatzaileek eskatuta bai planifikatutako jardueraren ondorioz". "Gure kontrol-lanarekin jarraitu dugu, lan-baldintzak ondo betetzen direla zaintzeko", gaineratu du Pérezek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)