Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Gasteizen zehar, berdez eta morez

2012.eko martxoak 08

 BERDINTASUNA DA GUZTIOK BATZEKO BIDEA

 

 Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, ETS eta Euskotren lanean ari dira, ingurumen-kalitatearen, eraginkortasun ekonomikoaren eta gizarte-ekitatearen alde, mugikortasuna eta irisgarritasuna, guztiontzako berdintasun baldintzetan erraztuko duen garraio publiko bat bultzatuz.

 Horregatik, gaur, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Unesco Etxearekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Green Capital Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkar hartuta, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak bidaiari guzti-guztiei gonbidapena egin nahi die Pilar Vega geografo-urbanistak martxoaren 26an   12:45ean  emango duen "Gasteizen zehar, berdez eta morez" hitzaldian parte har dezaten.

 Pilar Vegak, mugikortasun, garraio eta genero arloko adituak, emakumeak mugikortasunean eta horren gizarte-esparruan duen papera izango du mintzagai. Pilar Vegak garraioaren eta mugikortasunaren inguruko hainbat lan eta azterlan egin ditu, bai eta generoaren gaineko argitalpenak ere, emakumeak eta mugikortasuna batera lantzen dutenak. Gaur egun, lurraldearen eta garraioaren plangintzaren inguruan dihardu.

 Jendea ekofeminismoak sustatzen dituen balioez sentsibilizatzeko asmoz, ETSk eta EuskoTrenek hausnarketa sakon bat egingo dute balio horien, erakundeen konpromisoaren eta iraunkortasunaren, eta berdintasunaren aldeko apustuaren inguruan, eta II. Berdintasun Plana aurkeztuko dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan