Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadik erakundeen arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua indartzeko konpromisoa hartu du, etxebizitza eskuratzeko erronka sozialari anbizioz aurre egiteko

2024-07-17
  • Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialeko eragileak elkartu ditu Imanol Pradales lehendakaria buru izan duen ekitaldi batean, eta adierazi du etxebizitza herri-erronka nagusietako bat dela: “Etxebizitzaren arazoa belaunaldien arteko elkartasunarekin zuzen-zuzenean lotuta dago. Gure betebeharra da elkartasun horren alde lan egitea gizarte justuago bat lortzeko. Gure ondotik etorriko direnei etorkizun oparo bat eskainiko dien Euskadi eraiki nahi dugu, ilusioz bizi-proiektua egin ahal izan dezaten”
  • Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak “erantzukizun kolektiboa” eskatu du, eta iragarri du Foro Sozial iraunkor bat sortuko dela “etxebizitzaren merkatua tentsionatzen duen ekaitz perfektuaren aurrean herri gisa erantzun berriak” sustatu eta koordinatzeko

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailak 17.-  Eusko Jaurlaritzak Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala sinatzen duten eragileak deitu ditu asteazken honetan, etxebizitza-politika berriak sustatzeko eta bereziki gazteei eragiten dien arazo bati herri gisa erantzuna emateko Foro Sozial iraunkor bat sortuko dela jakinarazteko. Lehendakaritzan egin den ekitaldiaren buruan Imanol Pradales lehendakaria izan da, eta erronka handi horri belaunaldien arteko elkartasunaren ikuspegitik heltzearen garrantzia azpimarratu du, Euskadik ongizatean hazten jarrai dezan inor atzean utzi gabe. “Etxebizitzaren arazoa ez da gaurko arazoa bakarrik, baina gaurko arazoa ere bada. Eta irtenbide egokiak aurkitu behar dizkiogu. Izan ere, bizi-proiektu bat ezin da eraiki emantzipatu ahal izan gabe. Gaur egungo gazteek, zoritxarrez, urruti ikusten dute aukera hori. Eta horrek eragin zuzena du euren erabakietan eta etorkizunerako euren asmoetan. Eta hori  ezin dugu onartu. Etxebizitza eskuratu ahal izatea herri-erronka bat da, eta halaxe ari gara lantzen”, ziurtatu du lehendakariak, gobernu-programak gazteen emantzipazioa errazteko eta etxebizitza eskuratzeko aukerak hobetzeko aurreikusten dituen neurriak eta erantzun zehatzak gogoratzean.

Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak Sail berriaren buruan den taldea aurkeztu du, eta Euskadin etxebizitzaren arazoak eskatzen duen lankidetza, bai erakundeen artekoa bai publiko-pribatua, indartzearen alde agertu da, era horretara “Gobernu berriak etxebizitzarako eskubidearekin hartu duen konpromisoa” indartuz.

Foro berria elkarlanerako plataforma izateko eratuko da, eta “inplikatutako eragile guztiak bilduko ditu: gizarte zaurgarriena, bereziki gazteak, gizarte-organizazioak eta hirugarren sektorekoak, erakundeak, Unibertsitatea eta sustapenaren eta eraikuntzaren sektoreko ekimen pribatua. Baita finantzen mundua ere”, esan du sailburuak, bizitzeko leku bat izateko pertsona guztien eskubidea gauzatuko duten politika berriak garatzeko eta bultzatzeko.

Itxasok bere hitzaldia honako hau esanez jarraitu du: “aurrean dugun ekaitz perfektuak lotura estua du biztanleria berarentzat etxebizitza-kopuru handiagoa behar izatearekin, bizikidetza-unitateetako kideak gutxitzen ari baitira, bai eta errenten eta alokairuaren prezioen arteko gero eta disoziazio handiagoarekin ere, familien hileko soldataren gero eta ehuneko handiagoa eskatzen baitute”.

Informazio gehiago

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @fevas
    2024-07-17

    Comentario de X:
    🍀Hoy FEVAS asiste a la reunión del Pacto Social por la Vivienda 2022-2026, presidida por el el Lehendakari @Imanol_Pradales
    🔗https://t.co/Uc91vo0wpA https://t.co/yDPZk4UA3Y

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-07-17

    Comentario de X:
    ℹ️ Reunión de los agentes firmantes del Pacto Social por la Vivienda:

    🤝Euskadi se compromete a fortalecer la cooperación interinstitucional y público-privada para afrontar con ambición el desafío social del acceso a la vivienda.

    @Irekia : https://t.co/oD3hFCBAzR https://t.co/omj8RRf5VN

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-07-17

    Comentario de X:
    ℹ️ Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialeko eragileen bilera:

    🤝 Euskadik erakundeen arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua indartzeko konpromisoa hartu du, etxebizitza eskuratzeko erronka sozialari anbizioz aurre egiteko.

    @Irekia : https://t.co/guBQXXXgKa https://t.co/31NF5VxKLt

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak