Elkarlan Sariak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 1,2 milioi eurorekin bultzatu du nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa (Gobernu Bilera 2024-07-16)

2024-07-16

Gaur egun, elikagai-industrien atomizazio handia dago

Laguntza honen deialdia egiten duen lehen edizioa

Helburuak: enpresa-integrazioak, enpresa-taldeen lankidetza eta kooperatiben arteko akordioen garapena

Amaia Barredo sailburuak Jaurlaritzaren Kontseiluari jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailak nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa – Kooperatu programa – bultzatzeko sustatu duten agindua, sektorean integratzeko eta kooperatibak elkartzeko prozesuak sustatuz.   Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta 1.200.000 euro finantzatuko dira. Horren bidez, lankidetza ekonomikoa sustatu nahi da enpresa-taldeetan eta kooperatiben arteko akordioetan.

"Gizarte-ekonomiak, eredu kooperatiboaren bidez, produktore txikien jarduera ekonomikoa errentagarri bihurtzeko balio izan du historikoki, ahaleginak batuz eta eskala-ekonomiak lortuz, balio demokratiko eta solidarioak praktikan jarriz, enpresa egiteko modu espezifiko gisa. Hala ere, gaur egungo testuinguru ekonomiko enpresarial globalizatuan, lortutako unitate ekonomiko-enpresarialak ez ziren nahikoak "nabarmendu du Amaia Barredo sailburuak.

Barredo´ren ustez, "oro har, elikagai-industrien atomizazio handia dago", eta, horregatik, "enpresa-integraziorako ahaleginak berritu behar dira, sektorea enpresa-ikuspegitik jasangarria izan dadin eta landa-herriak bizirik iraun eta gara daitezen".

"Kooperatiben eta elkarteen integrazioa bultzatzeak eta sustatzeak erakunde horien lehiakortasuna, birdimentsionamendua, modernizazioa eta nazioartekotzea bultzatuko ditu" gaineratu du sailburuak.

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, 1.200.000 euroko finantzaketarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan ezarritako kredituetatik baino ez datoz. Diru-kopuruak 280.000 euro dira nekazaritza-produktuaren lehen mailako produkziora dedikatzen diren erakundeentzat, eta 300.000 euro nekazaritzako elikagaien gainerako erakundeentzat.

Bategite edo integrazio gastuetan, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen %100 era irits daiteke; kooperatiba-arteko akordioen kasuan, berriz, dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 70 izango da gehienez.

Erakunde onuradunak honako hauek dira: nekazaritzako elikagaien kooperatibak, bigarren mailako nekazaritzako elikagaien kooperatibak, eraldaketarako nekazaritza-sozietateak eta merkataritza-erakundeak, baldin eta beren kapital sozialaren %50 baino gehiago lehen aipatutako erakundeetako batena bada. Sozietate anonimoa bada, haren akzioek izendunak izan beharko dute.

Babestutako modalitateak honako hauei buruzkoak dira: entitate bat edo gehiago erakunde bakar batean integratzea, integratuen nortasun juridikoa azkendu gabe; erakunde batek bi edo gehiago xurgatuz bat egitea, edo entitate guztiak deseginez eta erakunde berri bat eratuz; lankidetza ekonomikoko hainbat modalitateren bidez elkartzea, hala nola enpresa-elkarteak, kooperatiben arteko akordioak eta kooperatiba-taldeak, eta kooperatiba mistoak.

Horrela, integrazio eta bategite prozesutik eratorritako gastuak finantzatuko dira, hala nola aholkularitza, notariotza, finantza-kostuak eta prozesuari lotutako inbertsio-eragiketak.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-07-18

    Tenperaturak gora egitearekin batera, prozesuak gehiago kontrolatuko dira; izan ere, patogenoen agerpena eta sutea eragin ditzaketen arriskuak ager daitezke.

  • Argazkia Xaver
    2024-07-18

    Con el aumento de temperaturas controlar más los procesos ya que pueden aparecer riesgos como pueda ser la aparición de patógenos además de incendio, sin contar los laborales se entienden obligaciones preventivas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko