
Eusko Legebiltzarrerako 2024ko hauteskundeak egin ondoren, alderdi politikoen ohiko funtzionamendurako dirulaguntza onartu da (Gobernu Bilera 2024-07-16)
Aurrekontuek guztira 4.536.000 euroko partida aurreikusten zuten 2024rako, bi ordainketa-agindutan banatuta, apirilaren 21eko hauteskundeen ondoren alderdien ordezkaritzara egokitu ahal izateko
Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoei edo koalizioei emandako dirulaguntzen bigarren ordainketa, ohiko funtzionamendu-gastuak finantzatzeko. 2024ko apirilaren 22tik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokio, 3.147.934,43 €-ko zenbatekoarekin.
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrek 4.536.000 euroko partida aurreikusten dute 2024rako. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia apirilaren 21ean egin zenez, bi alditan banatu zen, ordainketa egiteko: lehena 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko apirilaren 21era bitartekoa izan zen, eta bigarrena apirilaren 22tik 2024ko abenduaren 31ra bitartekoa.
Banaketa kalkulatzeko, Eusko Legebiltzarrerako azken hauteskundeetako emaitzak hartzen dira kontuan, botoetan eta eserlekuetan, kasu honetan, 2024ko apirilaren 21ean egindakoak:
ALDERDI POLITIKOA |
EAE BOTOAK GUZTIRA (*) |
ESERLEKUAK |
EAJ-PNV |
372.456 |
27 |
EH Bildu |
343.609 |
27 |
PSE-EE (PSOE) |
150.752 |
12 |
PP |
98.144 |
7 |
Sumar |
35.402 |
1 |
VOX |
21.696 |
1 |
GUZTIRA |
1.022.059 |
75 |
(*) Dirulaguntza jasotzeko eskubidea duten Euskal Autonomia Erkidegoko botoak, guztira
ALDERDI POLITIKOA |
DIRULAGUNTZA GUZTIRA |
EAJ-PNV |
1.142.526,67 € |
EH Bildu |
1.083.294,31 € |
PSE-EE (PSOE) |
477.433,23 € |
PP |
299.457,62 € |
Sumar |
86.682,76 € |
VOX |
58.539,84 € |
GUZTIZKOA |
3.147.934,43 € |