qrcode

Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza bat onartu du "Euskal Editoreen Elkartearentzat", sektorea nazioartean zabaltzeko (Gobernu Bilera 2024-07-16)

2024-07-16

Gobernu Kontseiluak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskatuta, 27.000 euroko dirulaguntza onartu du "Euskal Editoreen Elkarteari" zuzenduta. Apirilean egindako "Bolognia Children 's Book Fair" ekitaldian parte hartzeko laguntza da.

Laguntza hori sailak sustatu nahi dituen balioetan kokatzen da, hala nola, euskal argitalpen-sektorearen eta ilustrazioaren nazioarteko sustapena, bai eta Euskadiko kultura- eta sormen-sektorearen defentsa eta sustapena ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko