Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskadiko kronikotasun-estrategia erreferentetzat hartu da paziente kronikoen osasun-arretari dagokionez Alacanteko kongresuan

2012.eko martxoak 08

Hautatutako posterren eta komunikazioen % 25 euskal osasun-sistemako profesionalen proiektuei dagozkie

Rafael Bengoa sailburuak azalduko ditu kronikotasunaren arloan Euskadin egiten ari diren aurrerapenak

Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko dagoen estrategia paziente kronikoak artatzeko erreferentetzat hartzen da osasun-sistemen artean. Hala ondorioztatzen da ikusita euskal profesionalek landutako zenbat proiektu hautatu dituzten IV Congreso Nacional de Atención Sanitaria al Paciente Crónico (Paziente Kronikoen Osasun Arretaren IV. Kongresu Nazionala) kongresuaren esparruan erakusteko. Alacanten izango da kongresua, martxoaren 8tik 10era.

Kronikotasunaren IV. kongresu hori iaz Donostian egin zenaren jarraipena da. Iazko hark arrakasta nabarmena izan zuen parte-hartzeari eta edukiei dagokienez. Aurtengoan, osasun-arloko ia 1.200 profesional elkartuko dira, eta jarduteko modu berriei buruzko iritziak eztabaidatuko eta trukatuko dituzte. Hain zuzen, jarduteko modu berri horiek beharrezkoak dira kronikotasunaren erronkari ekiteak osasun-sistemari dakarkion aldaketa kudeatzeko.

 

Arlo horretan, kongresuaren antolatzaileek onartu dute Euskadi aitzindaria izan dela osasun-prestazioak aldatzen eta gaixo kronikoen beharretara bideratzen. Hala, Euskadin dagoeneko abian dauden proiektuei buruzko 75 poster eta komunikazio hautatu dituzte guztira; alegia, kongresuan izango diren guztien % 25. Gainera, komunikazioetako bat, Osasun eta Kontsumo Sailak martxan jarri duen kontratazio-eredu berriari buruzkoa, kongresuko 4 onenen artean sartu dute, eta txosten gisa aurkeztuko da.

 

Euskal kronikotasun-estrategia tailerretan eta mahai-inguruetan ere nabarmenduko da. Gai hauek jorratuko dituzte haietan: informazio- eta komunikazio-teknologiak txertatzea asistentzia-prozesuetan, telemonitorizazioa, estratifikazioa, osasuna sustatzea erkidego mailan eta kronikoen asistentzia-ereduak ebaluatzeko bitartekoak, besteak beste.

 

Kongresuan euskaldunok izango dugun parte-hartzeari Rafael Bengoa sailburuak emango dio amaiera. Hitzaldi batean esku hartuko du, Kataluniako, Andaluziako eta Valentziako Erkidegoko osasun-sailburuekin, eta Euskadin kronikotasunaren estrategia zenbateraino garatu den azalduko du.

 

Iruzkin bat
  • @alorza
    2012.eko martxoak 08

    Comentario de Twitter:
    La estrategia de cronicidad de Euskadi: referente en atencion sanitaria al paciente crónico en el congreso de Alicante http://t.co/0eBwNCsb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan