
Alberto Martínez: "Osasunari buruzko euskal itunak kontuan izango ditu pazienteen elkarteak lan eta lankidetza iraunkorreko esparru batean"
- Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak "Busti Zaitez – Mójate por la Esclerosis Múltiple" Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren kanpaina solidariorik garrantzitsuenaren ekitaldi nagusian egin du iragarpena, Getxon
Alberto Martinez Osasuneko sailburuak gaur goizean Getxon iragarri duenez, Pradales lehendakariaren Osasunari buruzko Euskal Itunak kontuan izango ditu pazienteen elkarteak, "haiekin etengabeko lankidetza-esparru batean lan egiteko eta ikuspegi partekatua izateko". Martinezek gonbidapena egin die paziente-elkarteei gure osasun-sistemari buruzko euskal itun handian parte hartzeko, gaur goizean Ereagako hondartzan egindako ekitaldi nagusian: "Busti Zaitez – Mójate por la Esclerosis Múltiple", Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren kanpaina solidario garrantzitsuena. Sailburuak esklerosi anizkoitzaren elkarteko pertsona ugari, pazienteak eta haien senideak partekatu eta lagundu ditu, gaur, 27. edizioa ospatu duen jarduera solidario honetan.
Alberto Martinezek adierazi du pertsona bakoitzak eskubidea duela arreta mediko onena, publikoa eta unibertsala jasotzeko, "profesional onenek emandako arreta, eskura dituzten baliabide onenekin. Horregatik, osasunaren aldeko euskal itun handi bat planteatzen dugu, hainbat eragilerekin, eta, nola ez, pazienteen elkarteekin ere, etengabeko lan- eta lankidetza-esparru bat ezarriko duena".
Osasun sailburuak pertsonengandik gertu egongo den Osakidetzaren konpromisoa adierazi du. "Zuen ondoan gaude -nabarmendu du- pazienteei, familiei... arreta egunez egun hobetzen saiatzen, baina ez urtean behin bakarrik, baita gure agendako minutu bakoitzean ere".
Ildo horretan, Osasun Sailak inbertsio-ahalegin klinikoa eta ikertzailea sustatuko duela adierazi du, eta pazienteen elkarteak inplikatuko dituela ikerketan erabaki estrategikoak hartzen.
-
2024-07-23
Se va a contar con las asociaciones de cualquier enfermedad?
También estáis al lado de los enfermos de Encefalomielitis Mialgica como enfermedad propia sin juntarlas con otras enfermedades? Asociación de la enfermedad citada en Euskadi, no hay.
Se necesita formación en las universidades de medicina y enfermería, la situación de los enfermos por la casi nula formación hoy por hoy, nos lleva a los enfermos a situaciones de abandono total
Sería genial que estuvierais a nuestro lado, por lo menos fuera una vez al año.











