Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak makina-erremintan egin duen inbertsio estrategikoa 43,7 milioi eurora iritsi da

2012.eko martxoak 07

Eusko Jaurlaritzaren Teknologiako zuzendari Edorta Larraurik Donostian inauguratu du makina-erremintaren sektorean izaten den berrikuntza teknologikoko elkarraldi garrantzitsuena

Eusko Jaurlaritzak I+G+Ban egingo duen inbertsioak 83.307 eurotan kalkulaturiko gehikuntza ekarriko du 2015erako biztanle bakoitzeko Balio Erantsi Gordinari dagokionez, hau da, 2010ean baino % 4 gehiago

I+Gko inbertsio publikoa % 55 haziko da 2015era arte, BPGa % 18 eta Berrikuntza Funts Estrategikoa 2011n 40 milioi euro izatetik 2015ean 180 milioi euro izatera igaroko da

Gaur, asteazkena, hasi da makina-erremintaren sektoreari aplikatutako berrikuntza eta teknologiari dagokionez egiten den biltzarrik garrantzitsuena, Donostiako Kursaal Jauregian. Eusko Jaurlaritzako Teknologiako Zuzendari Edorta Larraurik inauguratu du ekitaldia, eta bertan berriki onarturiko 2015eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak aberastasuna eta ongizatea bultzatzeko duen garrantzia nabarmendu du, are gehiago geldotze ekonomikoko garai hauetan.

Eusko Jaurlaritzak 43,7 milioi euro bideratu ditu makina-erremintaren sektorera I+Gko programetan. Alde batetik, Enpresa Ikerketa Estrategikoko 15 proiektu babestu ditu manufacturingaren esparruan 24 milioi eurorekin, hau da, laguntzen guztizkoaren % 18 ETORGAI programaren esparruari gagozkiola. Eta bestetik, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen Gaitasun Estrategikoak sortzeari dagokionez 9 proiektuk izan dute babesa, 19,7 milioi eurotik gorako laguntzekin, hau da, % 8ko indar erlatiboa ETORTEK programaren guztizkoaren gain.

Gure lurraldeko sektore garrantzitsuenetako bat dugu. Euskadi rankingaren buruan dago Estatuari dagokionez, sektore horretako produkzioa Espainiako guztizkoaren % 80 baita. Makina-erremintaren arloko euskal enpresak tradizio handia du, eta egindako teknifikazio- eta kualifikazio-ahalegin itzelari esker, euskal enpresen produkzioaren % 75 esportaziorako da. Gure industria-sarearen sektore internazionalizatutakoenetako bat dugu.

Zientzia, Berrikuntza eta Teknologia Plana erakunde artekoa da eta garapenaren eragile izateko asmoz sortu da, ekonomia- eta enpresa-esparruan zein gizarte-esparruan. Garrantzi bereziko jarduera gisa nabarmentzen ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari loturiko aplikazioen bidez balio erantsi gehien bultzatzen eta sortzen dutenak, eta horien artean daude makina-erremintaren sektoreak berezko dituenak, suspertzeko eta enpleguan hazteko.

Teknologiako zuzendariak nabarmendu duenez, plan horren lehentasunezko helburuetako bat biztanleko Balio Erantsi Gordina (BEG) izango da, 2015ean 83.307 euro izango dena (2010ean biztanleko 72.136 euroko mailetan zegoen). Balio horrek okupazio-tasaren hazkundea eragingo du, % 72raino haziko baita (2010ean, aldiz, % 68 zen) eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari loturiko gorabidean dauden jarduerak sortu izanak bultzatuko du.

Zientzia eta Teknologia Planean ezarritako etorkizuneko ekonomiaren oinarrizko ardatzak honako hauek dira: jakintza sortzea, herrialdearen gaitasunak balioan jartzea, eta gainera, Zientzia eta Teknologiako inbertsioaren eraginkortasuna maximizatuko duen lankidetza publiko-pribatua.

Euskal enpresek aurre egin beharreko erronka berriek, Zientzia eta Teknologia Planaren arabera, berrikuntzan eta jakintza berriaren sorkuntzan oinarrituriko enpresa horiek bilakaera izatea gomendatzen dute, sektorea bera jada murgilduta dagoen bilakaera. Eraginkortasun operatiboak, berrikuntza eta jakintzak osatzen duten triangelua da gakoa enpresa-sarearen hazkundea areagotzeko. Jakintzaren ekonomia izan behar du oinarri ekonomia lehiakor berriak.

High Speed Machining 2012 Biltzarra

IK4 Tekniker zentroak antolatzen du High Speed Machining 2012 - Makina-erremintako berrikuntza biltzarraren bederatzigarren edizioak nazioarteko zientzialari, ingeniari eta industriari ospetsuak bildu ditu Donostian. Jardunaldien hasierako osoko bilkuretan kontzentraturiko jarduerak biltzen ditu programak, lantalde eta bilkura paraleloekin amaitzeko, bertan produkzio-prozesu guztiei buruzko esperientziak eztabaidatuta. Diziplina berrien eta produkziorako teknologia berritzaileen sustapena dute aztergai gai orokorrek: produktibitatearen hobekuntza, makineria eta ekipamendu iraunkorra, errendimendu handiko makinak, produktuko kalitatea, produkzioko material aurreratuak...

Bi jardunaldietan, asteazkenean eta ostegunean, hainbat Institutu eta Unibertsitate Teknologikotako ordezkariek parte hartuko dute High Speed Machining 2012 biltzarrean, baita Mexikon, Alemanian, Txekiar Errepublikan, Brasilen, Frantzian eta Txinan kokaturiko enpresek ere Euskadiri dagokionez, hainbat enpresek -hala nola IK4-Ideco, Tecnalial-Sistemas Industriales eta Tekniker enpresek- eta Mondragon Unibertsitateak parte hartuko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 7a

Iruzkin bat
  • @Lanabesa
    2012.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzak makina-erremintan egin duen inbertsio estrategikoa 43,7 milioi eurora iritsi da . http://t.co/Ot4TcxNj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)