Euskal Poliziak abiadura kontrolatzeko kanpainak indartuko ditu Euskadin
- Kontrolak uztailaren 15etik 21era bitartean indartuko dituzte Euskadiko bide-sareko errepide eta kaleetan
Euskal Poliziak areagotu egingo du abiaduraren kontrola uztailaren 15etik 21era bitartean egingo diren kanpainekin.
Ertzaintzak, udaltzaingoarekin lankidetzan, abiadura-mugak betetzen diren zainduko du, Euskadiko errepide-sareko istripuen tasa eta zaurituen eta hildakoen kopurua murrizteko. Kontrolak, edonola ere, prebentziozkoak izango dira, eta abiadurari lotutako arriskuko bide-zatietan egingo dira, bai eta ezarritako muga gaindituta zirkulatzen den eta istripu-tasa handia dagoen puntuetan ere.
Egiaztatuta dago abiadurak zerikusi zuzena duela trafiko-istripuen kaltegarritasunarekin. Abiadura handian gidatzen denean, ezbeharren kopuruak eta horien larritasunak gora egiten dute modu esponentzialean. Kontuan izan behar da zenbat eta handiagoa izan abiadura orduan eta distantzia handiagoa behar dela ibilgailua gelditzeko. Kalkulatzen da, batez beste, 120km/h-an zirkulatzen bada, futbol-zelai batena baino distantzia handiagoa beharko dela gelditzeko.
Abiadura kontrolatzeko kanpaina hauek trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatu diren 38 kanpainen egutegiaren barruan daude.
-
2024-07-14
Comentario de X:
Euskal Poliziak abiadura kontrolatzeko kanpainak indartuko ditu Euskadin - Irekia https://t.co/zJEo8i7tSa -
2024-07-14
Comentario de X:
La Euskal Polizia intensifica las campañas de control de velocidad en Euskadi - Irekia https://t.co/Sd4CpGeD3c -
2024-07-14
Comentario de X:
RT @AJEPLE_EUBE: Euskal Poliziak abiadura kontrolatzeko kanpainak indartuko ditu Euskadin - Irekia https://t.co/zJEo8i7tSa -
2024-07-14
Comentario de X:
RT @AJEPLE_EUBE: La Euskal Polizia intensifica las campañas de control de velocidad en Euskadi - Irekia https://t.co/Sd4CpGeD3c