Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak SUMARekin hasi ditu alderdiekin egingo dituen batzarrak

2024-07-11


Imanol Pradales Lehendakaria alderdi politikoekin batzarrak egiten hasi da gaur eguerdian, Gobernu-programa partekatzeko, Herriaren lehentasunei eta erronkei buruzko hausnarketa bateratua egiteko eta lan-metodologia bat ezartzeko. Lehenengo bilera Ajuria Enea Jauregian egin da, Alba García eta Jon Hernández SUMAR alderdiaren ordezkariekin.Lehenengo bilera hauetako edukiei helduta, pisuzko gaien artean, Euskal Osasun Sistemari buruzko Herri Itun zabala lortzea nabarmentzen da.

Bileraren ostean, SUMAR alderdiko kideek adierazpenak egin dituzte komunikabideen aurrean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak