Euskadik kontingentzia-plan zehatz bat eskatu du "egiturazkoa, eta ez koiunturazkoa den" migrazio-fenomenoari erantzuteko
- Eusko Jaurlaritzak eta hiru Foru Aldundiek irizpide bera azaldu dute Haur eta Nerabeen Konferentzia Sektorialean, eta erantzunkidetasuna eskatzen diete alderdi guztiei
- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak adierazi duenez, lehentasuna "adingabeen giza eskubideen urraketak saihestea" izan behar da
Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko Nerea Melgosa sailburuak gaur azpimarratu duenez, migrazioaren fenomenoa, baita adingabeen fenomenoa ere, "errealitate estrukturala da, eta ez koiunturala", eta, beraz, "adingabeen giza eskubideen urraketak saihesteko lehentasunetako bat izango duen egiturazko kontingentzia-plan bat planifikatu eta antolatzea" exijitzen du. Melgosak, Espainiako Gobernuak Tenerifeko Santa Cruzen antolatutako Haur eta Nerabeei buruzko Konferentzia Sektorialean parte hartu aurretik adierazpen hauek egin ditu.
Nerea Melgosak azaldu duenez Euskadik kontingentzia-plan bat ezartzearen alde egingo du, dagoen krisi humanitarioari erantzute aldera. "Kontingentzia-plan zehatz bat, lau elementu bilduko dituena: plangintza bat; balizko agertoki desberdinen aurreikuspen bat; garatutako jarduerak ebaluatzeko aukera emango diguten adierazle batzuk; eta memoria ekonomiko bat", azaldu du.
Eusko Jaurlaritzaren eta haurren babesaren arloan eskumena duten hiru foru-aldundien jarrera komuna da gaur arratsaldeko bilerarako. EAEko erakundeek migrazio-fenomenoaren beharrei erantzukidetasunetik erantzutearen alde egiten dute, alde guztien erantzunkidetasunetik, Espainiako Gobernua bera barne, hori baita krisi humanitarioen kudeaketan eskumena duen bakarra. "Erantzunkidetasun-falta horren aurrean, urrats esanguratsua egin beharko litzateke, borondatezko egoeratik egiturazko egoera batera igaroz. Gero eta erantzun egokiagoa eta premietara egokituagoa eman behar da ", adierazi du Melgosak.
"Planifikazio faltaren ondorioz, joko-arau argirik ez badago, leialtasun egokirik ez dago eta familia-erreferenterik gabeko gazte askoreekin topatzen gara”. Gainera, Melgosak azpimarratu duenez, "Euskadik betiere adingabe bat hartzen du, giza eskubide eta duintasun oinarrietan".
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak bere taldekideekin batera parte hartu du bileran: Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia; Familia eta Haurren zuzendari Irune Muguruza; Migrazio eta Asilo zuzendari Xabier Legarreta; eta saileko aholkulari Emilio Sola. Horiekin batera, Arabako Gizarte Politiketako foru-diputatu Gorka Urtaran izan da bertan. Bilbotik Bizkaiko Gizarte Ekintzako foru-diputatu Amaia Antxustegik hartu du parte; eta Donostiatik Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñak.
-
2024-07-11
Ezin da esan ezin denik, eta ondasunak fardatzen dituzten pertsonak ikustea, askotan, ia ez da erabiltzen, eta ingurumen-inpaktu handia eragiten du iraunkortasunari begira. Erosteko askatasuna egon daiteke, baina berotze globalerako arrisku handiagoa duten herrialdeak pobretzearen kontura ez da parte hartzen, ondasun horiek behar bezala aprobetxatzen ez direlako eta ez dutelako produktibitatea handituko diseinatu ziren eraginkortasunean.
-
2024-07-11
No se puede decir no se puede y verse personas fardan de bienes muchas veces en apenas uso supone un elevado impacto ambiental de cara a la sostenibilidad, puede haber libertad de compra pero no a expensas de empobrecer países más expuestos al calentamiento global se toma parte al no aprovechar como se debe estos bienes no incrementaran la productividad en eficencia para la que fueron diseñados.