Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Arrecifesko Denak Bat euskal etxearen 90. urteurrenarako ospakizunetan egon dira

2012.eko martxoak 09

Euskaldunak Denak Bat Euskal etxearen 90. urteurrena dela eta, Julian Celaya  Hiritarren eta Kanpoko Gizataldeen Zuzendaria eta Elvira Cortajarena Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria  Argentinako Arrecifes herrira joan ziren, Euskal Etxeak antolatutako ospakizunetan parte hartzera. Argentinara bisitan Julio Olmos Lablanca Espainiako Enbaxadako Enplegu eta Gizarte Segurantzako kontseilariarekin bildu ziren ere.


Euskal kulturaren alderdi desberdinak ordezkatzen dituzten karrozen karabana batekin hasi zen danborrada, Euskal Etxea ateetatik arratsaldeko zazpiak pasa ondoren. Musikak eta kalejirak lagunduta, 1,4 kilometroko desfilea egin zen Arrecifesko kale nagusietatik. Celayak eta Cortajarenak parte hartu zuten ere.

"Harrigarria da, Euskal Etxea eta hiriaren artean dagoen konplizitate maila. Herritar guztiek kaleak hartu zituzten 90 urte hauek ospatzeko asmoz. Oso hunkigarria da, Denak Bat-eko bazkideek beren Euskal sustraiekin duten konpromisoa ikustea, eta jende askok erakunde honetan txikitatik izan zuten esperientzia ezagutzea", esan zuen Elvira Cortajarenak.

Desfile ondoren, ekitaldi horretan oturuntza bat eskaini zen 350 parte-hartzaile baino gehiagorekin. Bertan, azken urteotan Denak Bat-eko Kontseiluko buru izan diren lehendakariei esker on sari bat eman zien. Era berean, Euskal Etxeko agintariek, hainbat esker onak jaso zituzten. Daniel Bolinaga Arrecifesko alkatearena eta Eusko Jaurlaritzaren izenean, Julian Celaya zuzendariarena, besteak beste. Ospakizun gaua bukatzeko, Maral eusko - argentinar musika taldeak eta Mauro Telletxea albokariak kontzertu bat eskaini zuten, umeak eta aiton-amonak dantzan ibili zirenean.

Ricardo Basterra Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna - FEVAren lehendakaria eta Buenos Aires, Pilar, Pergamino, Suipacha eta Mendozako Euskal Etxeetako ordezkariak ere egon ziren Arrecifesko ospakizunetan.


Herritartasuna atzerrian

Argentinara bidaian zehar, Celaya zuzendariak Julio Olmos Lablanca Enplegu eta Gizarte Segurantza kontseilariarekin bilera izateko aukera izan zuen. Herritartasunarako orientazioa eta programaren kudeaketa eta laguntzen arduraduna da enbaxadan. Biak bat datoz, Komunitate laguntzeko bi erakundeen arteko lankidetza sakontzeko asmoarekin, Estatuko laguntzak atzerrian dauden hiritarrei eskainiz.

Atzerrian dauden Espainiako hiritarren Erregistroaren arabera - PERE, 345.866 espainiar erregistratuta daude Argentinan, hauetako 9.505 euskaldunak dira, hau da, guztizkoaren % 2,75. Horietatik, 319 nolabaiteko prestazioa jasotzen dute beharra arrazoigatik (PRN), hirugarren adinekoentzako (262), ezintasun prestazioak (7) edo gerra seme-alabentzako laguntza (50). Bere jatorriari dagokionez, 186 Bizkaikoak dira, 14 Arabakoak eta 119 Gipuzkoakoak.

 

Iruzkin bat
  • @sfratino
    2012.eko martxoak 09

    Comentario de Twitter:
    Representantes del Gobierno Vasco asisten a los festejos del 90 aniversario del Centro Denak Bat de Arrecifes http://t.co/Cp5gMbbl

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena