Berriak
Eu

Euskal Gizataldeen Aholkularitza Batzordea eratu da

2012.eko martxoak 06


Lehendakariak Aholkularitza Batzordeko kideak agurtu ditu, Europa, Amerika eta Asiako Euskal Etxeak ordezkatzen dituztenak

Pasa den azaroan Euskal Gizataldeen Kongresua egin ondoren, gaur Euskal Gizataldeen Aholkularitza Batzordea sortu da, Eusko Jaurlaritzako, Foru Aldundietako, Unibertsitateetako, Euskal Etxeetako eta bestelako erakundeetako ordezkarien artean osatutakoa. Saioan zehar Kongresuko ebazpenak eztabaidatu dira, 2012-2016 ekitaldietarako laurteko planaren oinarri izango direnak.

Zentroen etorkizuna eta horiek euskal kultura babesteko jokatu behar duten papera dira ebazpen horien ardatzak, baita Euskadiren eta bere eragin-eremuen artean enpresa eta bestelako harremanak areagotzen laguntzea ere

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)