Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Euskadik seme-alabentzako laguntza ematen jarraituko du, krisia eta estatuan izandako murrizketak gorabehera

2012.eko martxoak 06

 

 

• Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak 400 eta 900 euro bitarte emango ditu lehenengo seme edo alabagatik, eta 1.100 bigarrenagatik

57 milioi euro inbertituko ditu seme-alabengatiko laguntzetan eta kontziliazioan, eta arlo horretan laguntza gehien ematen dituen autonomia erkidegoa izango da

"Familiei laguntzea eta kontziliazioa bultzatzea da oraindik gure apustua; politika hori ekonomiarentzat ere pizgarria delako", azpimarratu du Gemma Zabaletak

Euskadi are gehiago finkatu da seme-alabak dituzten familiei eta kontziliazioari laguntza gehien ematen dien autonomia-erkidego gisa, gaur Eusko Jaurlaritzak 57,48 milioi euroko aurrekontu-saila onartu baitu. Horrela, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 27,44 milioi euro jarriko ditu seme-alaben jaiotza edo adopziorako laguntzetarako. Beste 30,04 milioi euro erabiliko ditu lana, familia eta bizitza pertsonala bateragarri egiteko laguntzetarako; 2009. urtean baino % 62 gehiago.

Beste autonomia-erkidego batzuetan era horretako laguntzak kendu edo murriztu diren bitartean, Eusko Jaurlaritzak 400 eta 900 euro bitarte ordainduko ditu lehenengo seme edo alabaren jaiotza edo adopzioagatik, urtesari bakar batean ordainduta. Kopurua aldakorra izango da, familia-unitatearen errentaren arabera. Bigarren seme edo alabagatiko laguntzek 1.100 eurokoak izaten jarraituko dute jaiotza edo adopzioaren urtean, eta 400 eurokoak lehenengo urtebetetzean. Hirugarren semea edo alaba daukaten familiei dagokienez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 6.300 euro ordainduko dizkie, zazpi urtesaritan banatuta.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Eusko Jaurlaritzaren ahalegin hori baloratu du, eta "seme-alabak dituzten familiei laguntzen jarraitzeko politikak dira gure apustua" adierazi du. "Politika horiekin, errenta ematen diegu gure familiei. Politika horiek pizgarriak dira ekonomiarako, eta horregatik aplikatzen jarraitu behar ditugu, ekonomia suntsitu ez dadin, kontsumoak jarraitu dezan, eta hazkundearen bidea zabaldu dadin; izan ere, hori da etorkizunean enpleguari eusteko modu bakarra", azpimarratu du Zabaletak.

Horren ildotik, "ekonomia geldiarazten duten politikak zero hazkunderako politikak dira, eta beraz, ekonomia gelditu eta langabezia eragozten dute. Gure ustez familien eta enpresen esku errenta jartzen jarraitu behar dugu, ekonomiak funtzionatu dezan", adierazi du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. 

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak seme-alabak dituzten familiei laguntzeko eta kontziliazioa sustatzeko dituen programak Euskal Autonomia Erkidegoko familiei laguntzeko Erakundeen arteko III. Planaren barruan kokatzen dira, eta plan hori iazko abenduan onartu zuen Jaurlaritzak. Programaren helburu nagusia da "eskubide subjektiboaren ikuspegitik, familiak beren bizitzaren ziklo osoan sustatzeko, osatzeko eta haiei laguntzeko familia-politika sustatzea".

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak seme-alabak dituzten familiei laguntzeko jarriko dituen 27,44 milioiei dagokienez, aurrekontu-sail horrek hiru laguntza-lerro izango ditu:

1. Kargurako seme edo alabagatik. 400 eta 900 euro bitarte ordainduko dira lehenengo seme edo alabaren jaiotza edo adopzioagatik. Kopurua aldakorra izango da, familia-unitatearen errentaren arabera. Bigarren seme edo alabagatiko laguntzak 1.100 eurokoak izaten jarraituko dute jaiotza edo adopzioaren urtean, eta 400 eurokoak lehenengo urtebetetzean. Hirugarren semea edo alaba daukaten familiei dagokienez, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak 6.300 euro ordainduko dizkie, zazpi urtesaritan banatuta.

2. Erditze edo adopzio nazional anizkoitzagatik. Familia unitateko seme-alaben artean zenbatgarrena denaren arabera dagozkion laguntzez gain, 2.000 eta 4.000 euro bitarteko ordainketa bakarra emango da, familiaren errentaren arabera.

3. Nazioarteko adopzioagatik. Familia unitateko seme-alaben artean zenbatgarrena denaren arabera dagozkion laguntzez gain, 3.500 eta 7.000 euro bitarteko ordainketa bakarra emango da, familiaren errentaren arabera.

Laguntza-lerro hau familiei laguntzen dieten eta familien autonomia faboratzen duten zerbitzuak, neurriak eta politikak sustatzera zuzendutako politiketan kokatzen da, Familia-bizitza, bizitza pertsonala eta lan-bizitza modu arduratsuan uztartzeko aukerak bultzatzea helburu hartuta, batetik, eta familietako kideak zaintzeak eta familiek beren familia-proiektuak garatzeak sortutako gastuak konpentsatzeko, bestetik.

Bestalde, lana eta familia bateragarri egiteko 2012. urtean jarritako 30,04 milioien helburua ondorengo egoeretarako laguntzak ematea da.

1. Langileen eszedentzia edo lanaldi-murrizketa, seme-alabak zaintzeko. Baita mendetasun-egoeran edo osasun-egoera oso larrian dauden senitartekoak zaintzeko ere.

2012. urtean atal horretan emandako laguntzen urteko kopuruak honakoak izan dira:

  • 3.255 euro eszedentzietarako.
  • 2.604 euro lanaldia % 45 edo gehiago murrizteko.
  • 2.325 euro lanaldia % 40tik % 45era murrizteko.
  • 2.046 euro lanaldia % 33,33tik % 40ra murrizteko.

2. Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileen kontratazioa.

2012. urtean atal horretara zuzendutako laguntzak kopuru hauetara iritsiko dira:

• Kontratatzailearen kargurako kostu sozialen % 93 familia-errenta estandarizatua 28.000 eurokoa edo txikiagoa bada.

• Kontratatzailearen kargurako kostu sozialen % 69,75 familia-errenta estandarizatua 28.000 eurotik gorakoa bada.

 

2 iruzkin
  • @angelamorenom
    2012.eko martxoak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @pblimarta: Euskadi mantiene la ayuda por tener hijos a pesar de la crisis y del recorte en el conjunto del estado http://t.co/En5apYR3

  • @pblimarta
    2012.eko martxoak 06

    Comentario de Twitter:
    Euskadi mantiene la ayuda por tener hijos a pesar de la crisis y del recorte en el conjunto del estado http://t.co/En5apYR3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)