Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Emakundek sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa eguneratu du, lege-berrikuntzetara egokitzeko

2024-07-01

Emakundek Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa eguneratu du. Prozedura-eredu hori 2011an sortu zen, eta hainbat berrikuspen egin dira ordutik, indarrean dagoen araudira egokitzeko eta enpresetan jazarpena ahalik eta modu egoki eta eraginkorrean prebenitzeko. Emakunderen webgunean eskuragarri dagoen azken berrikuspenak arau-aldaketa berrienak jasotzen ditu, hala nola sexu-askatasunaren berme integralari buruzko lege organikoa eta protokolo-ereduan eragina izan dezaketen beste arau batzuk. Gida honen bidez, sexu-jazarpena eta sexuan oinarritutako jazarpena prebenitu nahi dira lan eremuan eta indarkeria-mota hau gertatzen den kasuetan jarraitu beharreko prozedura azaltzen du.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @RevTrabajadora
    2024-07-02

    Comentario de X:
    Emakunde actualiza el protocolo de acoso sexual y por razón de sexo en el ámbito laboral para adaptarlo ... https://t.co/UopeivBPgq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko