Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2 milioi euro oraindik ustiatu gabeko guneetan turismo-enpresen sorkuntza bultzatzeko (2012-03-06(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 06

Ebazpena, 2012ko martxoaren 12koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena; honen bidez, turismo enpresak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako diru-laguntzak 2012ko ekitaldian emateko deialdia jakinarazten da

Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du turismoaren aldeko bere apustuarekin, enplegua eta aberastasuna sortzen duen elementua baita, Gauzatu-Turismo programaren bidez, 2 milioi eurorekin, eta gainera, sektoreko kalitatea ere bultzatzen du kalitatea bera ezartzeko eta garatzeko laguntzekin.

Eusko Jaurlaritzak bere Kontseiluaren bidez onartu du laguntzen bidez bi milioi euroko diru-kopurua ematea inbertsioa eta turismo-garapenerako interes estrategiko bereziko enpresen sorkuntza bultzatzeko. Helburua zera da, turismo-enpresa berriak sortzea nola turismo-produktuaren ikuspegitik hala lurraldearen ikuspegitik oraindik behar bezala garatu ez diren segmentuetan, eta, horri esker, kalitatezko eskaintza lehiakorraren garapena eta dibertsifikazioa erraztuko da, egungo eta etorkizuneko eskariari erantzuteko gai izango dena.

Aurkezteko epea 2012ko apirilaren 10ean finkatuta duen programa honek hainbat aukera biltzen ditu, hala nola eraikin berri bat egitea edo eskuratzea, hotel gisa erabiltzeko; lehendik badagoen eraikin bat birgaitzea edo modernizatzea, hotel gisa erabiltzeko, eta aurretik badauden hotelen instalazioak eta ekipamenduak zabaltzea. Era berean, bilduta dago eraikinak eraiki edo birgaitzeko aukera, landetxe edo apartamentu turistiko gisa erabiltzeko, kanpinak eraiki eta hobetzeko aukera, eta abar.

GAUZATU-Turismo programa lagungarria izan da turismo-azpiegituren eta horien ekipamenduen modernizazioa bultzatzeko, baita turismo-enpresa berritzaileen garapen teknologikoa bultzatzeko ere. Urteetako funtzionamenduak emandako esperientziak enpresa-proiektuak bultzatzeko bideraturiko finantza-tresna horiek bideragarritasuna eta sektore-interesa berrestea ahalbidetzen du, inbertsio-arriskuak partekatuta betiere.

Eusko Jaurlaritzak turismoa bultzatzen jarraitu nahi du aberastasuna eta enplegua sortzeko. Ildo horretan, turismoa merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak abiarazi zituen joan zen astean. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak turismoaren sektoreari ematen dizkion laguntzen zati bat dira laguntza horiek guztiak. Gauzatu-Turismo programa, azken hiru urteotan sailak berak turismoa sustatzeko buruturiko politikekin batera, turismo-establezimenduak modernizatzeko diru-laguntzak, turismo-lehiakortasuna bultzatzeko laguntza-programak eta sektorean bertan kalitatea eta ingurumena kudeatzeko ematen direnak barne, azken bi urteetan Euskadin turismoa % 17 hazi izana ahalbidetu duten faktoreak ditugu. Datu horiek biltzen dutenez, atzerriko % 26,4 bisitari gehiago eta Estatuko % 13,7 turista gehiago iritsi dira gurera.

Iazkoa Euskadiko turismoaren historiako urterik onena izan zen. Bisitarien etorrera % 4,6 hazi zen, eta ostatu-gauak, berriz, % 4,8, eta, gainera, urtarrilean % 4ko igoera izan da bi kontzeptu horietan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan