Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Europar Batasunaren eta Euskadiren arteko lankidetza-proiektuaren aurrerapenak aztertu dituzte nazioarteko adituek, esparru komunitarioan osasuna eta ongizatea hobetzeko

2024-07-01
  • Osasun Sailak antolatutako jardunaldi batek Euskadiko eta kanpoko ehun profesional baino gehiago bilduko ditu bihar Bilbon, osasunaren hobekuntzari begira toki-mailan parte-hartzea sustatzeko, hori baita Euskadi 2030 Osasun Planaren lehentasunezko ildoetako bat

Ehun profesional eta adituk baino gehiagok hartuko dute parte bihar, asteartea, Bilbon egingo den jardunaldi batean. Jardunaldi horretan, Europar Batasunak (EB) eta Euskadik garatzen duten lankidetza-proiektuaren esparruan lortutako aurrerapenak aztertuko dituzte, osasuna eta ongizatea hobetzea —bai komunitate parte-hartzaileari dagokionez, bai gizarte osoari dagokionez— ekarriko duten toki-mailan partaidetza-prozesu komunitarioak sustatzeko.

Osasunaren sustapena honako alderdi hauek barne hartzen dituen prozesu bat da: alde batetik, trebetasun eta gaitasun indibidualak indartzeko ekintzak; eta, bestetik, baldintza sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak aldatzera bideratutako jarduerak, osasunean duten inpaktu negatiboa arintzeko eta inpaktu positiboa indartzeko. Laburbilduz, bizitza osasungarriagoa eta osasunerako ingurune onuragarriak bultzatu nahi dira, Osasuna Politika guztietan ikuspegitik.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburuorde José Luis Quintasek gogoratu du osasunaren sustapena bere Sailaren lehentasunezko helburua izan dela eta izaten jarraituko duela, Euskadi 2030 Osasun Planaren barruan. "Izan ere, azken batean —azpimarratzen zuenez— pertsonei eta komunitateei osasuna hobetzeko eta haren baldintzatzaileen gaineko kontrol handiagoa egiteko beharrezko baliabideak ematea da".

Joan zen azaroan abiatu zen Euskadin Osasuna eta ongizatea irabazi, tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez  proiektua. Horrek EBren finantzaketa eta ELGAren aholkularitza teknikoa ditu, eta Euskadin komunitate-eremuan lan egiten duten instituzio, eragile eta erakundeak garatzen ari dira.

Jardunaldiak bi helburu ditu: orain arte egindako aurrerapenak aztertzea eta, aldi berean, nazioartean egindako jardunbide egokien esperientziak bateratzea.

Horretarako, Euskadi barruko eta kanpoko goi-mailako adituek parte hartuko dute. Eta horiek osasunaren aldeko prozesu komunitarioen hainbat alderdi jorratuko dituzte, hala nola gobernuen zeregina, komunitatearen beraren parte-hartzearen ebaluazioa, sektoreen arteko eta tokiko sareen arteko lankidetza, edo osasuna sustatzeko kontsulta-mekanismoak.

Era berean, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako hainbat sailetako ordezkariak, foru- eta udal-administrazioetakoak, hirugarren sektoreko elkarteetakoak, gizarte-erakunde publiko eta pribatuetakoak, unibertsitatekoak eta ikerketa-zentroetakoak bilduko dira.

Jardunaldiaren programa erantsi da.

 

* Argazkia: Osasuna eta ongizatea irabazi, tokiko ekintza komunitarioan aurrera eginez proiektuaren aurkezpena, 2023ko azaroan

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-07-02

    Era berean, patologia desberdinak agertzearen artean biztanlerian dagoen prebalentzia aztertzea, baldin eta patologia horiek inguruko jarduerarekin lotuta egon badaitezke, eta kutsatzaileen emisioa kontrolatu ez bada aldi batzuetan gizatalde kalteberetan eragina izan badute, batez ere erantzukizunak, kalteak eta galerak eskatzeko.

  • Argazkia Xaver
    2024-07-02

    También estudiar la prevalencia en la población entre la aparición de diferentes patologías puedan estar relacionadas con la actividad alrededor, no se haya controlado la emisión de contaminantes durante periodos de tiempo hayan impactado en colectividades vulnerables, sobre todo de cara a pedir responsabilidades, daños y perjuicios.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak