
Elkarrizketa Jose Antonio Aranda Euskalmeteko zuzendariari, Onda Vascan
Euskalmeteko zuzendaria, Jose Antonio Aranda, gaur goizean elkarrizketatu dute Onda Vascako “Onda Vasca con Txema Gutiérrez” saioan, eta Euskalmeten “Troposfera” podcast berriaren estreinaldiaz aritu da. "Troposfera"-n meteorologiarekin, klimatologiarekin eta klima-aldaketarekin lotutako alderdiak jorratuko dira aldian-aldian, bai eta horiek ingurumenean, ozeanografian, hidrologian, osasunean, basoko suteetan edo trafikoan duten eragina ere.


