Berriak Kultura
Eu

'Indalecio Prieto euskal politikan, 1883-1962' erakusketa

2012.eko martxoak 06

Eusko Jaurlaritzak Indalecio Prieto politikari sozialistaren heriotzaren berrogeita hamar urteurrena gogoratu nahi duen erakusketa bat aurkeztu du

Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak eta Ricardo Miralles Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak gaur goizean aurkeztu dute, Bilboko Zabalguneko Merkatuko Atarian, Indalecio Prieto politikari sozialistaren heriotzaren berrogeita hamar urteurrena gogoratzeko Eusko Jaurlaritzak antolatu duen erakusketa. Erakusketa ofizialki gaur arratsaldean inauguratuko du Patxi López lehendakariak.

2010ean Jose Antonio Agirre lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzeko antolatu zenaren antzera, XX. mendeko euskal politikagintzako bigarren pertsona garrantzitsuena oroitarazi nahi dute oraingoan: Indalecio Prieto. Biok izan ziren 1936ko urrian onarturiko lehenengo Euskal Estatutuaren gurasoak.

Prieto, Oviedokoa jaiotzaz eta bilbotarra bizitzaz, Bilboren ordezkari izan zen Gorteetan 1918tik 1936ra bitartean; hainbat aldiz ministro eta PSOEren goi-buruzagi ere bai. Dohain bereziak zituen oratoriarako, bai eta kazetari sen ona ere, eta, oro har, bere pasiorik handienarenganako gaitasuna, alegia, politikarako jaidura.

Ricardo Miralles da erakusketaren komisarioa. Bertan, Prietoren bizitzaren gaineko ibilbidea islatzen da, arreta jarriz Bilborekin zuen lotura estuan eta euskal politikagintzarekin zuen atxikimendu berezian. Bilbon martxoaren 27ra arte egon ondoren, Prietoren eragin handia bizi izan zuen beste hiri batera pasako da erakusketa: Eibarrera. Martxoaren 30etik apirilaren 29ra bitartean egongo da ikusgai Eibarren, Portaleako lokaletan.

Bilboko Zabalguneko Merkatuko Atarian politikari sozialistarentzat erreferentzia diren hainbat elementu erakutsiko dira (koadroak, objektuak, armak, dokumentuak, liburuak eta abar), Bilboko eta Gasteizko Arte Ederren Museotik ekarriak, bai eta zenbait fundaziotako artxiboetatik (Indalecio Prieto, Pablo Iglesias edo Sabino Arana), eta beste entitate batzuetatik ere.

Iruzkin bat
  • 2012.eko martxoak 06

    Esta exposición nos acerca más a la vida política y al pensamiento del compañero Indalecio Prieto. Muy interesante que por medio de esta exposición nos acerquemos más a la vida de este histórico compañero del partido socialista

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)