Agindu-proiektua, zeinarekin laugarrenez aldatzen baita honako Agindu hau: EAE unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan –fondo publikoekin ordaindutakoetan– ikasturte bakoitzeko eskola-egutegia egiteko oinarrizko arautegia zehazten duena. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, xedapen orokorra egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, eta, bertan, etorkizuneko arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.
Bertan, ez da ekarpenik egin, eta, beraz, organo sustatzaileak xedapena izapidetzen jarraituko du.