Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Hego Koreako ordezkaritza bat bisitan Osalanera

2024-06-20

Barakaldo, 2024ko ekainaren 20a.- Ostegun honetan Hego Koreako Daejeon hiri metropolitarreko ordezkaritza batek bisitatu du Osalan. Ordezkaritza horrek jardunbide du atzerriko laneko segurtasun eta osasun arloko politikak aztertzea eta analizatzea, eta arlo horretan izandako esperientziak partekatzea.

Ordezkaritzak - Lan eta Gizarte Segurantza sailburuorde eta Osalaneko Kontseilu Nagusiko lehendakari Elena Pérez Barredok  hartuta- interes berezia erakutsi du Osalanek arlo horretan duen ikuspegia ezagutzeko, bai eta bere arau-esparrua eta aplikazio-mekanismoak ezagutzeko ere, helburu duelarik bere ingurunera eramatea, funtzionarioek praktika onenei buruzko ezagutzak eskura ditzaten.

Interes horri erantzunez, bileran teknikariek Osalan zer den laburbildu diete, zein den sostengatzen duen legeria, zer egiten duen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eta nola egiten duen.

Ildo horretan, azaldu zaie Osalan administrazio-erakunde autonomoa dela, nortasun juridiko propioa duena, Lan eta Enplegu Sailari atxikia, eta bere xedea dela Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoek laneko segurtasun eta osasunaren arloan ezartzen dituzten politikak kudeatzea, lan-ingurumenari datxezkion arriskuen kausak jatorritik desagerrarazteko eta, ezinezkoa denean, jatorritik murrizteko.

Era berean, adierazi zaie erakundearen lehentasunezko ildoak honako hauek direla: laneko arriskuen prebentzioa ezartzeko zailtasun gehien dituzten kolektiboen aldeko jarduerak garatzea, hala nola mikroETEak, langile autonomoak, ostalaritza edo merkataritza; genero-ikuspegia txertatzea; adinaren, jatorriaren eta abarren araberako osasun-arloko desberdintasunak murriztea; eta agente guztiek laneko segurtasunean eta osasunean integratzea eta parte hartzea.

Era berean, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren ildo nagusiak azaldu zaizkie:

  • Laneko arriskuen prebentzioa, euskal gizartearen kultura-ezaugarri gisa.
  • Laneko arriskuen prebentzioa, erakundeen (administrazioak, enpresa publikoak eta pribatuak) bikaintasunaren ezaugarri gisa, enpresa-sare iraunkor, moderno eta lehiakor bat finkatzearen esparruan.
  • Botere publikoek balioan jartzen dute gobernantza laneko segurtasun eta osasunean.

Laburbilduz, nabarmendu da laneko arriskuen prebentzioa hobetzen lagunduko duten eta langileen osasuna babestuko duten ekintzak planifikatzea dela helburua, honako erronka hauei aurre egin ahal izateko: pandemiak eragindako arrisku psikosozialeko faktoreekiko esposizio handiagoa, telelanaren gorakada, digitalizazioa edo robotizazioa eta adimen artifiziala. Halaber, azpimarratu zaie Osalanen lehentasunezko ildoak direla pertsonak erdigunean kokatzea eta desberdintasunak sortzen dituzten gizarte-baldintzatzaileei arreta ematea.

Daejeon, ofizialki Daejeon hiri metropolitarra, Hego Korea osatzen duten sei hiri metropolitarretako bat da. Herrialdearen erdialdean dago, Seuldik 167 kilometro hegoaldera, eta biztanle gehien duen bosgarren hiria da, 1,5 milioi biztanle inguru.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)