Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Euskadik isurketak murrizten jarraitzen du ekonomia hazten ari den bitartean

2024-06-19
  • 2023ko Euskadiko Berotegi Efektuko Gasen Isurketen Inbentarioaren aurrerapenak aurreikuspen onak egiten ditu: % 8,4 murriztu dira 2022. urtearekin alderatuta, eta BPGk, berriz, % 1,8 egin du gora 
  • Gasen murrizketa bat dator Euskadiko Energia Trantsizioari eta Klima Aldaketari buruzko Lege berrian ezarritako helburuekin, hau da, isurketak 2005arekiko % 45 murriztea 2030erako 
  • Ihobek lehenengo aldiz lortu du bere inbentarioko datuak urtebeteko aldearekin bakarrik kalkulatzea

 

Ihobek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak, lehenengo aldiz lortu du 2023ko berotegi efektuko gasen isurketen aurrerapena urtebeteko aldearekin bakarrik egitea, eta aurreikuspenen datuak berriz ere positiboak dira:  Euskadik isurketak murrizten jarraitzen du ekonomiak hazten jarraitzen duen bitartean.

Euskadiko isurketen beheranzko joera mantendu egingo litzateke 2023an: iazko urterako aurreikuspenen arabera, 17 milioi tona inguru izan ziren, 2005. urtearekin alderatuta % 33 gutxiago eta aurreko urtean baino % 8,4 gutxiago.

2023ko isurketen aurrerapenak erakusten du, bestalde, hazkunde ekonomikoak ez duela eragin negatiborik ingurumenean: berotegi efektuko gasen isurketek murrizten jarraitzen duten bitartean, BPGk % 1,8 egin du gora, Euskal Estatistika Erakundearen (Eustat) kalkuluen arabera.   

2023ko datuak datorren urtean eguneratuko diren arren, dagozkion doikuntza estatistikoekin, agertzen den joera bat dator Eusko Jaurlaritzak emisioei dagokienez markatutako helburuekin eta, zehazki, duela gutxi onartutako Energia Trantsizioari eta Klima Aldaketari buruzko Lege berriarekin, helburu gisa ezartzen baitu isurketak 2005. urtearekiko % 45 murriztea 2030erako.  

Jaitsiera orokortua sektore guztietan

Berotegi efektuko gasen isurketetan 2022 eta 2023 artean izandako 1,5 milioi tonako aldea batez ere energiaren sektoreari zor zaio, sektore horretan % 26ko jaitsiera izan dela kalkulatzen baita aurreko urtearekin alderatuta, ziklo konbinatuaren bidezko elektrizitatearen ekoizpena murriztu izanaren eta Ukrainako gerrak eragindako energia-krisiaren aurreko balioetarako joeraren ondorioz. Jaitsierak espero dira industria-sektorean (% 3), garraioan (% 1), bizitegien sektorean (% 18), zerbitzuetan (% 5) eta hondakinenean (% 1) ere.  

Sektore arautuen isurketei dagokienez, 2023an % 21 murriztu ziren 2022. urtearekin alderatuta. Azterlanaren ondorioa da murrizketa hori, neurri handi batean, energia elektrikoa sortzeko instalazioetan ere gertatu den jaitsieraren ondorioa izango litzatekeela (% 59 2022. urtearekin alderatuta), EU ETS isurketa guztien % 18 izanik.  2005ean aplikatu zenetik, Euskadik lortu du sektore arautuetan % 49 murriztea berotegi-efektuko gasen isurketak.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-06-19

    Hazkunde naturalago bat ez da artifizial bat ez deskarbonizazio apurtutako konponketak jan baliabideak ez dira berreskuratzen.

  • Argazkia Xaver
    2024-06-19

    Un crecimiento más natural no uno artificial de la no descarbonización de arreglar rotos comiendo recursos no se recuperan

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)