Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Eusko Jaurlaritza Eduardo Puellesen omenezko ekitaldian izan da, ETAk hil zuela 15 urte bete direnean

2024-06-19

Aintzane Ezenarro, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria, eta Enrique Ullibarriarana, Eusko Jaurlaritzaren biktimentzako aholkularia, Eduardo Puelles gogoratzeko omenaldian izan dira gaur arratsaldean, Arrigorriagan, ETAk hil zuela 15 urte bete direnean.
Familiak atentatua gertatu zen lekuan antolatu du ekitaldia, eta Eusko Jaurlaritzak lore-sorta bat utzi du bertan Puelles gogoratzeko.
Eduardo Puelles, Polizia Nazionalaren Informazio Brigadako Zaintza Berezien Taldeko burua, ETAren azken biktima izan zen Euskadin. ETAk lapa-bonba bat jarri zuen bere autoari atxikita, eta lehertu egin zen Puellesek lanera joateko martxan jarri zuenean.
Eduardo Puelles barakaldarra zen eta Arrigorriagan bizi zen. 49 urte zituen, ezkonduta zegoen eta bi seme-alaben aita zen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)
Beste gonbidatu batzuk
  • Enrique Ullibarriaran, Eusko Jaurlaritzako biktimen aholkularia