Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritzak aireko ibilbide batzordea sortuko du

2010.eko urtarrilak 27

Batzordeak EAEko hiru aireportuen potentzialtasunak koordinatu eta bultzatuko ditu eta herritarrei ematen zaien zerbitzua hobetuko du.

"Egunon Euskadi" ETB-2ko saioan egin dioten elkarrizketan, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak esan du bere Sailean Etxebizitzaren aldeko Ituna prestatzen erabat murgilduta daudela.

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko aire-ibilbideetako batzorde bat sortuko du, EAEko hiru aireportuen potentzialtasunak koordinatu eta bultzatzeko, Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuak gaur adierazi duenez.

"Egunon Euskadi" ETB-2ko saioan eskainitako elkarrizketa batean, sailburuak esan du berak zuzentzen duen Saila AENArekin harremanetan ari dela aireko eremuaren inguruko eskumenen gainean akordioren bat lortzeko.

Batzordeak alor horretan "herritarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko" egin beharreko hobekuntzak zehaztuko ditu, sailburuaren hitzetan.

Arriolak elkarrizketan adierazitakoaren arabera, Etxebizitza Saila erabat murgilduta dago etxebizitzaren aldeko itun bat prestatzen. "Datorren hilean sektoreko mahaiak osatuko dira", gaineratu du, eta alor horretan adostasuna lortzeko konfiantza duela azpimarratu.

Bestalde, Iñaki Arriola pozik agertu da Abiadura Handiko Trenaren lanen norabidea ikusita. "Hilabete gutxitan zehaztu dira AHT hiru hiriburuetara sartzeko proiektuak", esan du, eta Irunera helarazteko proiektua "berandu baino lehen" erabakiko dutela gaineratu du.

Sailburua konbentzituta agertu da 2010ean AHTren proiektuko zazpi tarte gehiago esleituko dituztela, eta iaz Gipuzkoako tartean esleitu ziren bostei gehituko zaizkie. Bukatzeko, Abiadura Handiko Trenaren lanak noizko amaituko dituzten galdetuta, Arriolak "zuhurtzia" erakutsi nahi izan du, baina "lanak ahal beste arintzen saiatuko gara", azpimarratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Arriola sailburuak