Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Hiri Berroneratzerako Ikerketa eta Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa hartuko duen eraikina birgaitzeko laguntza bat onartu du (Gobernu Bilera 2024-6-18)

2024-06-18

Gobernu Kontseiluak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolaren Agindua onartu du. Agindu horren bidez, 585.000 euroko zuzeneko dirulaguntza emango zaio Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeari, Otxarkoaga auzoan dagoen Mojen Etxea izeneko eraikina (gaur egun erabiltzen ez dena) birgaitzen laguntzeko. Eraikin horretan, etorkizuneko Euskadiko Hiri Berroneratzerako Ikerketa eta Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa egongo da.

Zentroa auzo horren hiri-berroneratze integralerako esku-hartzearen Opengelaren ondoan kokatuko da. Opengela bulego hori, Txontarekin (Eibar) batera, auzoetan bizitegi-eraikinen energia-efizientzia, bizigarritasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obrak eta beste esku-hartze batzuk bideratuko zituzten bulegoak sortzeko programaren hazia izan zen. Programa hori Bultzatu 2050 hiri-agendaren barruan dago, Euskadiko beste auzo batzuetara ere zabaldu da, eta EAEko 21 udalerritan dago abian.

Eraikinak 460 m2 ditu, bi solairutan banatuak, eta esku-hartzeari esker, energia ia nuluko eraikina izango da higiezina. Aldi berean, gaur egun irisgarritasunari dagokionez dauden arazoak konponduko dira. Horretarako, zuzeneko laguntza 2024tik 2025era bitartean banatuko da, eta azken urte horretan amaitu beharko dira jarduketak.

2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia SN Robot
    @opengela
    2024-06-19

    Comentario de X:
    馃挾@Gob_eus aprueba una ayuda para la rehabilitaci贸n del edificio que acoger谩 el Centro Internacional de Investigaci贸n e Innovaci贸n en Regeneraci贸n Urbana

    馃彙Se rehabilitar谩 el edificio en desuso #CasadelasMonjas en #Otxarkoaga
    https://t.co/E0QOlyCMsg

  • Argazkia SN Robot
    @opengela
    2024-06-19

    Comentario de X:
    馃挼 @Gob_eus -k Hiri Berroneratzerako Ikerketa eta Berrikuntzarako Nazioarteko Zentroa hartuko duen eraikina birgaitzeko laguntza bat onartu du

    馃彔Otxarkoaga auzoan dagoen Mojen Etxea izeneko eraikina (gaur egun erabiltzen ez dena) birgaitzen laguntzeko
    https://t.co/N0ZbEc42iq

Komunikabideek behera kargatzeko