Elkarlan Sariak
Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sare berria eraikitzeko hitzarmenaren aldaketa baimendu du (Gobernu Bilera 2024-6-18)

2024-06-18

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako aribideko sailburu Iñaki Arriolak Euskal Trenbide Sare berria (Euskadiko abiadura handiko azpiegitura) eraikitzeko lankidetza-hitzarmenaren hirugarren aldaketa sina dezan.

Eusko Jaurlaritzak, Gobernu zentralak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) sinatutako akordioaren aldaketak hitzarmenetik kanpo uzten ditu Ezkioko (Gipuzkoa) geltokian geratzen diren lanak. Puntu horretan, plataforma eraikita dago, eta hemendik aurrera ADIF Abiadura Handiak egikarituko ditu instalazioak. Esku-hartze horretarako, ez da beharrezkoa izango beste hitzarmen bat sinatzea.

Bestalde, hitzarmenak ez du barnean hartzen Astigarragako geralekua. Zabalera iberikoko sarerako azpiegitura denez eta, beraz, funtzionalki abiadura handiko sare orokorretik kanpo geratzen denez gero, beste hitzarmen bat egin beharko da obrak egikaritzeko, eta hiru alderdiek konpromisoa hartu dute hitzarmen hori sinatzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko