Berriak Hezkuntza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak adimen-desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea erraztu du, ikastetxeetan lan egin dezaten (Gobernu Bilera 2024-6-18)

2024-06-18
  • Azpeitiko, Zarauzko, Beasaingo eta Donostiako bost ikastetxek langile berri bana hartuko dituzte, ikastetxeko eguneroko lanetan aritzeko.

Gipuzkoako itunpeko bost ikastetxetan lan egiteko desgaitasun intelektuala duten pertsonak kontratatzeko zuzeneko dirulaguntza emateko erabakia onatu du gaur Eusko Jaurlaritzak, Gobernu Kontseiluan. Atzegi adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako Elkartearen bitartez, bost pertsonak lan-aukera izango dute honako ikastetxe hauetan: CPEIPS Iraurgi HLBHIP, CPEIPS Salbatore Mitxelena HLBHIP, CPEIPS Beasain Ikastola HLBHIP, CPEIPS San Patricio HLBHIP eta CPEIPS Azpeitiko Ikastola-Ikasberri Koop. HLBHIP.

Gaur onartutako akordioaren xedea da desgaitasun intelektuala duten pertsonak kontratatzeko aukera ematea, ikastetxeetan zerbitzu osagarriak emateko. Akordio honen jatorria Eusko Jaurlaritzak eta Atzegik (adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkartea) urrian sinatutako hitzarmenean dago. Helburu nagusia adimen-desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzen laguntzea da. Gaur onartutako akordioak 51.673,94 euroko inbertsioa ekarriko du. Horrela, ikastetxeak aniztasuna, errespetua eta gizarte-kohesioa islatzen diren leku ere bihurtzen dira.

Desgaitasun intelektuala duten pertsonei lan-aukerak eskaintzeko esparrua

Esperientzia hau datozen hiru urteetan Euskadi osora zabaltzeko asmoz sortu zen, pertsona kalteberei lan-aukera bat eskainiko die eta ikasleen inklusioa eta aukera-berdintasuna bezalako balioak finkatuko dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Atzegik, Gipuzkoako adimen-urritasuna duten pertsonen aldeko elkarteak, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten joan den urrian, adimen-urritasuna duten 30 pertsona ikastetxeetan laneratzen laguntzeko.

Atzegi arduratzen da profil desberdinek ikastetxeetako lan-beharrei nola erantzun behar dieten antolatzeaz. Kontratuak egunean 4 ordukoak izango dira, eta aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboen araberako soldata ordainduko die. Hitzarmen horiek ez dira inola ere lanaldi osoko langile batentzat indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 50 baino txikiagoak izango.

Era berean, Atzegirekin sinatutako hitzarmen horren baitan, Hezkuntza Sailak ikastetxe publikoetarako ere erraztuko du adimen-desgaitasuna duten pertsonak kontratatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko