Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
qrcode

Jardunaldi batek Euskal finantza-lankidetza jorratuko du

2024-06-17
  • Topaketa baliagarria izango da garapenerako lankidetzaren modalitate berri baterantz urratsak emateko

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak finantza-lankidetzari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte ekainaren 20an, 9:00etatik aurrera, Bilboko Kuna-Ganbara BBK aretoan. Helburua da GGKEei eragin-inbertsioan eta finantza-lankidetzaren inguruan formazioa ematea, hainbat euskal eragileen artean lankidetza-tresna berri bat zehazteko.

Berriki onartu da Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea, eta horrek hainbat berrikuntza ekarriko ditu; tartean, etorkizun hurbilean finantza-lankidetzarako modalitate berri bat. Era berean, jada badago eragin-inbertsioaren inguruko ekosistema bat, munduko finantza-joera oso bat, baliabide gehigarriak sortzeko eta Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen laguntzeko gai dena. Inbertsio mota horrek bilatzen du errentagarritasuna eta baita itzulkin soziala, jasangarria eta ekonomikoa ere, bai inbertitzen duenarentzat, bai Hego globaleko familia eta komunitateentzat.

Ildo horretan, jardunaldiak saiatuko dira euskal erakundeak eta entitateak gai horretan prestatzen. Horretarako, hainbat arloko adituen esku-hartzeaz gain, erakundeen esperientzia zehatzak ezagutzeko aukera egongo da, hala nola Anesvad, Ayuda en Acción, Oxfam, Save the Children edo Alboan. Gainera, topaketak balioko du lege berriak ahalbidetzen dituen tresna berrien zehaztapenari buruz hausnartzeko, GGKEen parte-hartzearen ikuspegitik. 

Jardunaldiak irekiak dira, baina izena aldez aurretik eman beharko da honako esteka honetan.

Euskal finantza-lankidetza baterantz

Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea onartuta, garrantzi berezia hartzen du tresna berriak sortzeak, askotariko eragileen gaitasun guztiak aktibatzeko eta justizia globalaren aldeko borrokari baliabide berriak gehitzeko. Zentzu horretan, arau berriak finantza-lankidetzarako modalitate berri bat aurreikusten du, Euskadik ez baitu orain arte horretarako tresnarik izan.
Gauzak horrela, 2023ko otsailean, eLankidetzak euskal lankidetzaren finantza-modalitatea diseinatzeko prozesua abiarazteko mintegi bat antolatu zuen.

Helburua izan zen euskal eragileen artean prozesu kolektibo bat abiatzea, hala nola erakunde publikoen, kooperatiben, finantza etikoen erakundeen, GGKEen edo ekonomia sozial eta solidarioaren parte diren erakundeen artean. Saioaren ondoren, talde eragile bat sortu zen, arduratuko dena hurrengo urteetan modalitate berria zehaztuko duen lan-ildoaz diseinatzea eta abian jartzeaz. Datorren ekainaren 20ko jardunaldia beste urrats bat da lankidetza-modalitate berri bat definitzeko prozesu horretan. 

Jardunaldiek Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa ere badute.

3 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-06-17

    Comentario de X:
    💹 Formará  a ONGD vascas en la inversión de impacto y la cooperación financiera para definir un nuevo instrumento de cooperación entre diversos agentes vascos. 

    👉https://t.co/62tIo4ijIc

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-06-17

    Comentario de X:
    💹Helburua da GGKEei eragin-inbertsioan eta finantza-lankidetzaren inguruan formazioa ematea, hainbat euskal eragileen artean lankidetza-tresna berri bat zehazteko.  👇2

    👉https://t.co/oo723vu9jX

  • Argazkia SN Robot
    @BerdintasunEJGV
    2024-06-17

    Comentario de X:
    📝eLankidetzak eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak finantza-lankidetzari buruzko #jardunaldiak antolatu dituzte ekainaren 20an Bilbon.

    👉https://t.co/oo723vu9jX

    #cooperacion #ONGD #Lankidetza #GGKE #finanzas #finantzak  🧵👇1 https://t.co/6GWnjN7Iwi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)