NIK Patrika Digitala
Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 11.000 identifikazio-eskumuturreko banatu dizkie babes zibileko udal-boluntarioen erakundeei

2024-06-15
  • Materiala Euskadiko babes zibileko zazpi elkarte eta erakunderen artean banatu da
  • Eskumuturrekoak haur asko elkartzen diren elkarretaratze handietan, ekitaldi ludikoetan eta jaietan banatzeko dira

Eusko Jaurlaritzak 11.000 identifikazio-eskumuturreko banatu dizkie Euskadiko babes zibileko zazpi udal-elkarte eta -erakunderi, modu horretan larrialdietako materiala banatzeko 2020an hasi zuen kanpainarekin jarraituz. Iazko kanpainan beste 11.200 eskumuturreko banatu zituen.

Identifikazioko eskumuturrekoak Amurrio, Balmaseda, Barakaldo, Erandio, Mungia, Errenteria eta Irungo elkarteei banatu zaizkie, eta haurrentzat dira, 112ren anagrama dute eta bereziki dira baliagarriak elkarretaratze eta ekitaldi handietan.

Boluntarioen 29 elkarteak ezinbestekoak dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Euskal Sisteman, herritarrek babes zibileko lanetan parte hartzea bideratzen baitute. Haien laguntza desinteresatua, konpromisoa eta kualifikazio altua lagungarriak dira gure Erkidegoak segurtasun-maila handiagoa izateko.

Gaur egun 400 baino gehiago dira hiru lurralde historikoetako tokian tokiko elkarte eta erakundeetan dauden Euskadiko boluntarioak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)