Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak "Bihotzez" saria jaso du, ingurumenarekin eta garapen iraunkorrarekin onuragarriak diren ekimenak bultzatzeagatik

2024-06-17
  • Saria Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak banatzen dituen Lurra Bizkaia Sarien 3. edizioaren baitan eman diote, gaur arratsaldean egin den ekitaldian

Iñigo Urkullu Lehendakariak "Bihotzez" saria jaso du gaur arratsaldean, 2030 Agendarekin, ingurumenarekin edo garapen iraunkorrarekin onuragarriak diren ekimen instituzionalei  Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak ematen dien saria. Urkulluk Kepa Odriozola Partzuergoko presidentearen eskutik jaso du aintzatespena, Bilboko Deustuko Unibertsitatean egin den Lurra Bizkaia Sarien 3. edizioaren baitan.

Sari hauen beste kategoria batzuetan, Bilboko Udala, Fundació Comunitària Raimat Lleida, Acciona, Eusko Jaurlaritza, Data for Science Fundazioa, Azti, Birziplastik eta Viuda de Sainz aintzatetsi dira, ingurumenarekin, uraren arloko ikerketarekin, ozeanoetako kutsadura plastikoarekin, material biodegradagarriekin eta klima-aldaketarekin lotutako ekintza eta proiektuengatik.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)