Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak: "Urte hauetan guztietan, Gernika eta Gernikako Arbola beti nirekin izan dira"

2024-06-17
  • Iñigo Urkulluk Gernikako Arbolaren kimua jaso du Bizkaiko Batzar Nagusien Lehendakariaren eskutik eta, ekitaldi horretan, bere agintaldietan lortutako "fruituen" balantzea egin du
  • Halaber, adierazi duenez, ‘pertsona, auzolana eta Euskadiren nazioartekotasuna’ izan dira bere kudeaketaren gidak

"Urte hauetan Euskadiren garapena, askatasuna, burujabetza, bizikidetza eta nortasuna indartu ditugu". Baieztapen horrekin, Iñigo Urkullu Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren buru izan den 12 urte hauetan lortutako aurrerapenen balantzea egin du, gaur goizean Batzar Etxean egin den ekitaldian. Bertan, Gernikako Arbolaren kimua jaso du Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusien lehendakariaren eskutik.

Gernikako Arbolak duen sinbologia izan da Lehendakariaren hitzaldiaren ardatza, 2012ko azaroaren 15ean Haritzaren azpian karguaren zina egin ostean Batzar Nagusietan idatzitakoa aipatuz hasi duen hitzaldia. "Gernikatik mundura gure nortasuna indartu, landatu eta ereindako gure fruitua eman eta zabaldu. Apaltasunez eta erabakitasunez lan egingo dut berez aurrerakoia, baketsua eta aske izango den Euskadi baten alde, Europan eta munduko gainontzeko herrialdeetan".

Agindu horiek izan dira, azpimarratu duenez, bere "helburua, konpromisoa eta norabidea". Eta hiru izan dira, nabarmendu duenez, bere hiru agintaldien gidak: "pertsona, auzolana eta Euskadiren nazioartekotasuna", Pertsona Helburu, Auzolana eta Euskadi Basque Country poiektuetan gauzatu direnak eta, Urkulluren esanetan, "Euskadi aurrerakoi, baketsu eta aske baten alde aurrerapausoak" ematea baimendu duena.

Ekitaldira bertaratu direnei egindako lana eskertu ostean azpimarratu duenez, "urte hauetan guztietan, Gernika eta Gernikako Arbola beti nirekin izan dira" eta, Lehendakariaren karguari zin egin zion egun horretan adierazi zituen hitzetara bueltatuz nabarmendu duenez "bere hazia sendotasunez ari da fruitua ematen. Hemen eta, baita ere, munduko hainbat eta hainbat Herrietan ere".

Horrela, baieztapen horrekin jarraiturik, 'Eman eta zabal zazu munduan frutua' Gernikako arbola abestitik ateratako esaldiarekin amaitu du hitzaldia Iñigo Urkulluk.

Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaiko kideek eta batzarkide-taldeetako Taldeburuek ere parte hartu dute ekitaldian.

2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia Rafa Perez Beristain
    2024-06-18

    Pues más adecuado sería que te hubiesen regalado un Eucalipto, una Sequoia, o una Criptomeria y un plato de las ultimas angulas que tú gobierno ha permitido volver a pescar.
    Tus 11 años de mandato quedarán por mucho tiempo en el paisaje y en las listas de especies extinguidas.

  • Argazkia Miguel
    2024-06-18

    A mí me hubiera gustado que lehendakaritza y osakidetza hubieran estado con mi familia en el fallecimiento de mis hijos June, Ekain e Ibai. No habéis estado a la altura cuando necesitábamos ayuda. La consejera que ni respondía a los emails, médicos que mienten en los informes, médicos que me ponen denuncias falsas, totalmente decepcionado con este gobierno y con Osakidetza. Gracias a las enfermer@s y auxiliares que cuidasteis de ellos.

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)